2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ERRIBERRI
Gizarte-langile izateko oposizio-lehiaketa, Erriberri aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatean, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesuaren barnean. Izendapena
2022ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 12koan, deialdi bat argitaratu zen, lanpostu batzuk betetzeko oposizio-lehiaketaren bidez, aldi baterako lanpostuak egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Jarraikiz deialdi horren 10. oinarriari, jendaurrean jartzen da honako izendapen hau:
María Pérez Montoya, plantillako langile lan-kontratudun finko gisa, Erriberri aldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen zerbitzuko gizarte-langilearen lanpostua betetzeko, %100eko lanaldiarekin.
2024ko abenduaren 30ean jabetu beharko du lanpostuaz.
Erriberrin, 2024ko abenduaren 13an.–Mankomunitateko burua, Carmen Real Felipe.
Iragarkiaren kodea: L2418231