258. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

OLAZTI

Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesuaren barnean. Udan Euskaraz-eko begiralea izendatzea

Alkatetzaren azaroaren 30eko 345/2022 Ebazpenaren bidez (2022ko abenduaren 12ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 247. zenbakian), Udan Euskaraz-eko monitore-lanpostu hutsak, aldizkako lan-kontratudunak, merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onartu zen, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko ezohiko prozesuari dagokiona, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen seigarren eta zortzigarren xedapen gehigarrietan xedatutakoaren arabera.

Prozedura horretako epaimahaiak onartutakoen behin betiko zerrenda onartu zuen 2023ko ekainaren 14an, eta zerrenda hori udalaren web orriko iragarki-taulan argitaratu zen.

Lanpostu horiek betetzeko merezimendu-lehiaketa amaitu eta toki-erakundearen web-orrian argitaratu ondoren, deialdian eskatutako baldintzak betetzen zituzten eta lanpostu bakoitzerako deitutako plaza kopuruan lekua zuten izangaiak kontratatzeko proposamena argitaratu zen.

Horrela, deialdian eskatutako dokumentazioa aurkeztu eta Ander Amezgaray Gomez jaunak bertan eskatzen diren baldintzak betetzen dituela egiaztatu ondoren, bidezkoa da hura kontratatzea eta lanpostua esleitzea.

Horregatik, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1 artikuluan ezarritako eskumenak erabiliz, honako hau,

EBAZTEN DUT:

1. Ander Amezgaray Gomez jauna kontratatzea, Udan Euskaraz-eko begirale-lanpostua betetzeko, lanaldi partzialeko aldizkako lan-kontratudun langile gisa. Adierazi behar zaio lanpostua hartzeko data zehatza behar besteko aurrerapenarekin adieraziko zaiola, eta Udan Euskaraz zerbitzuaren hasierarekin bat etorriko dela (2025. urtea).

2. Ander Amezgaray Gomez jaunari esleitzea Udan Euskaraz-eko begirale-lanpostu hutsa, ezaugarri hauekin: 50.2 plaza zk., C maila, araubide juridikoa: aldizkako lan-kontraduduna, lanaldia: %5.025 edo ekitaldi bakoitzean dagokiona.

3. Kontrataziorako izangaiak behar besteko aurrerapenaz adierazten zaion egunean hartu beharko du lanpostua, eta Udan Euskaraz zerbitzuaren 2025eko irekierarekin bat etorriko da. Hori guztia Nafarroako administrazio publikoetan enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondoriozko egonkortze-prozesuak egiteko neurriei buruzko uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 6.4 artikuluaren arabera.

Egun horretan, eta behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, karguaz jabetzen ez bada, deialdia egin duen erakunde honetako lan-kontratuko langile finko izateko eskubide guztiak galduko ditu.

4. Udan Euskaraz-eko monitorearen hamar lanpostu, lanaldi partzialeko aldizkako lan-erregimen finkokoak, hutsik daudela deklaratzea, eta prozedura amaitutzat jotzea.

5. Ebazpen hau interesdunari helaraztea, zer errekurtso jartzen ahal diren adierazita, bai eta Udalbatzari ere, kide anitzeko organo honek egiten duen hurrengo ohiko osoko bilkuran, eta Olaztiko udaleko ekonomia eta kontabilitate arloari, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Olaztin, 2024ko abenduaren 12an.–Alkatea, Joseba Vizuete Askargorta.

Iragarkiaren kodea: L2418032