258. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

NOAIN (ELORTZIBAR)

Deialdia, lorezainen bi lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapena

2024ko 111. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 30ean, deialdi bat argitaratu zen, lorezainen bi lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko Noain Elortzibarko Udalean. Bat etorriz oposizio-lehiaketa horretako probak kalifikatzeko epaimahaiak igorritako proposamenarekin, Noaingo Elortzibarko Udalak, alkatearen 2024ko abenduaren 12ko Ebazpenaren bidez, erabaki du toki-entitate honetako funtzionario izendatzea Marta Moreno Arméndariz (txanda librea, 2.32 plaza) eta Jesús Vázquez Larrán (barne-igoerako txanda, 2.33 plaza), puntuaziorik handiena eskuratu duten izangaiak baitira.

Aplikatzekoa den araudia: 113/1985 Foru Dekretuaren 25. artikulutik 35.era (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua).

Noain Elortzibarren, 2024ko abenduaren 13an.–Alkatea, Sebastián Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L2418215