2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
LESAKA
Deialdia, lanpostu hutsak oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Gerokultoreen 7 lanpostu hutsik geratu direla deklaratzea
Lesakako Udaleko alkateak 706/2024 Ebazpena eman du 2024ko azaroaren 29an. Hona hemen ebazpenaren testua osorik:
"–Prozesu honi buruzko espedientea ikusi da: lanpostu hutsak oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera (deialdia onetsi zen Alkatetzaren 2022ko abenduaren 14ko 580/2022 Ebazpenaren bidez, eta argitara eman zen 2022ko 263. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 30ean).
–Ikusi dira aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziko kalifikazio-epaimahaiaren 2024ko urriaren 28ko eta azaroaren 14ko aktak (prozesu hori Alkatetzaren 2022ko abenduaren 14ko Ebazpen baten bidez onetsi zen, eta argitara eman zen 2022ko 263. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 30ean". Horiek horrela, bada,
EBAZTEN DUT:
1. Hutsik geratu direla deklaratzea Lesakako Udalaren Andra Mari zahar-etxea erakunde autonomoaren zerbitzura aritzeko gerokultoreen 7 lanpostu.
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak".
Lesakan, 2024ko azaroaren 29an.–Alkatea, Ladis Satrustegui Alzugaray.
Iragarkiaren kodea: L2417556