2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
LESAKA
Deialdia, lanpostu hutsak oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Gerokultorea izendatzea
2022ko 263. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 30ean, argitaratu zen Alkatetzaren 2022ko abenduaren 14ko 581/2022 Ebazpena, zeinaren bidez onetsi baitzen deialdi bat, lanpostu huts batzuk oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legeari (lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko). Deialdi horretako kalifikazio-epaimahaiak egindako proposamenari jarraikiz, Lesakako Udaleko alkateak azaroaren 29an 706/2024 Ebazpena eman du, jarraian aipatzen den izangaia izendatzeko Lesakako Udalaren Andra Mari Zahar Egoitza erakunde autonomoko langile lan-kontratudun finko, gerokultorearen lanpostuan aritzeko (lanaldia: %75).
1.–MARTA GAGO AGESTA
2024ko abenduaren 23an jabetu beharko du lanpostuaz.
Aditzera ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten da ebazpenaren aurka errekurtso hauek jar daitezkeela:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman zuen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
Lesakan, 2024ko azaroaren 29an.–Alkatea, Ladis Satrustegui Alzugaray.
Iragarkiaren kodea: L2417553