258. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

UHARTE

Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Zerbitzu anitzetako enplegatuak (kirol-instalazioak) izendatzea

Uharteko alkateak 2024/1432 Ebazpena eman zuen 2024ko abenduaren 10ean. Hona hemen:

Ikusi da lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren salbuespenezko sistemaren bidez betetzeko deialdia, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Deialdiaren oinarriak Alkatetzaren 2022-0706 Ebazpenaren bidez onetsi ziren, eta 2022ko 253. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, abenduaren 19an. Deialdia jasota dago 861/2022 espedientean.

Prozesua amaituta, eta bat etorriz kalifikazio-epaimahaiak egindako izendapen-proposamenarekin, puntuazio handiena lortu duten pertsonak izendatu behar dira, eskatutako dokumentazioa aurkeztu ondoren eta deialdi honetako oinarriak betez.

Horrenbestez,

EBAZTEN DUT:

1. Jarraian aipatzen diren pertsonak Uharteko Udalaren zerbitzuko langile lan-kontratudun finko izendatzea, eta adierazten diren plantilla organikoko lanpostu hutsak esleitzea:

Kodea: 40,11. Kirol instalazioetako zerbitzu anitzetako enplegatua:

Mikel Tellechea García.

Kodea: 40,18. Kirol instalazioetako zerbitzu anitzetako enplegatua:

Ricardo Egea Eugui.

2. Izendatutako izangaiei ohartaraztea 2024ko abenduaren 30ean jabetu beharko dutela lanpostuez.

Hori guztia, uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 6.4 artikuluari jarraikiz (lege horren bidez neurriak hartzen dira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze prozesuak gauzatzeko, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz) eta deialdiaren 11.4 oinarriari.

3. Ebazpen hau argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren web-orrian.

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Uharteko Udalaren web-orrian argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Uharteko Udalaren web-orrian argitaratzen denetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Uharten, 2024ko abenduaren 10ean.–Alkatea, Alfredo Arruiz Sotés.

Iragarkiaren kodea: L2418114