1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
78/2024 FORU AGINDUA, azaroaren 22koa, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako lanpostuetan desgaitasunak dituzten pertsonen sarrera sustatzeko batzorde mistoko kide berri bat izendatzen duena.
Uztailaren 31ko 53/2006 Foru Dekretuaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako lanpostuetan desgaitasunak dituzten pertsonen sarrera sustatzeko batzorde mistoa sortu zen.
Foru dekretu horren 2.2 artikuluak ezartzen du batzordea kide hauek osatuko dutela:
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako lanpostuetan desgaitasunak dituzten pertsonen sarrera sustatzeko batzorde mistoa ondoko kideek osatuko dute. Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren foru agindu bidez izendatuko dira, ondotik zehazten diren unitate organikoetako edo entitateetako arduradunek proposaturik:
a) Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko hiru ordezkari; haietako bat batzordeko burua izanen da eta bestea idazkaria.
b) Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria Departamentuko hiru ordezkari.
c) Hezkuntza Departamentuko ordezkari bat.
d) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko ordezkari bat.
e) Nafarroako Enplegu Zerbitzuko ordezkari bat.
f) Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteriako kontseilariak hautatutako hiru ordezkari, desgaitasunak dituzten pertsonak ordezkatzen dituzten Nafarroako erakundeek edo entitateek proposaturik.
g) Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko funtzionarioen negoziazio mahai orokorrean parte hartzen duten sindikatuek proposatutako bi ordezkari.
Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariaren urriaren 25eko 15/2023 Foru Aginduaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako lanpostuetan desgaitasunak dituzten pertsonen sarrera sustatzeko batzorde mistoko kideak izendatu ziren. Hezkuntza Departamentua ordezkatzeko Juan Antonio Sola Ibarra jauna izendatu zen.
2024ko irailaren 12tik aurrerako ondorioekin, Juan Antonio Sola Ibarra jauna Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Barne Zuzendaritza Nagusiko Barneko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendari izendatu zen.
Aurrekoa kontuan hartuta, Hezkuntza Departamentuko Langileriaren eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiak Mikel Fernández de Quincoces Martínez de Birgara jauna izendatzea proposatzen du, departamentuaren ordezkari berria izateko.
Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako lanpostuetan desgaitasunak dituzten pertsonen sarrera sustatzeko batzorde mistoa sortzen duen uztailaren 31ko 53/2006 Foru Dekretuak esleitutako ahalmenak erabiliz,
AGINTZEN DUT:
1. Mikel Fernández de Quincoces Martínez de Birgara jauna Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako lanpostuetan desgaitasunak dituzten pertsonen sarrera sustatzeko batzorde mistoko kide izendatzea, Hezkuntza Departamentuko ordezkaria izateko, Juan Antonio Sola Ibarra jaunaren ordez.
2. Aurreko ebazpen zatian xedatutakoa betez, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariaren urriaren 25eko 15/2023 Foru Agindua aldatzea; horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen lanpostuetan desgaitasunak dituzten pertsonen sarrera sustatzeko batzorde mistoko kideak izendatu ziren. Horrenbestez, batzordea honako kide hauek osatuko dute:
a) Rashid Mohamed Vázquez jauna, Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, batzordeko burua; M.ª Pilar Goñi Muro andrea, Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuko zuzendaria, eta Yolanda Zazo Gómez andrea, Lan Harremanen Ataleko burua, batzordeko idazkaria.
b) Eskubide Sozialetako Departamentua ordezkatuz, Miguel Javier Zugasti Moriones jauna, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako (PAGNA) Balorazio Zentroko zuzendaria; Olga Sala López andrea, PAGNAko Balorazioen eta Zerbitzuen zuzendariordea; eta Carlos Arana Aicua jauna, PAGNAko Kudeaketaren eta Baliabideen zuzendariordea.
c) Mikel Fernández de Quincoces Martínez de Birgara jauna, Hezkuntza Departamentuko ordezkaria.
d) Ignacio Iriarte Aristu jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendaria.
e) Eva Ontoria del Cura andrea, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Enplegua Sustatzeko eta Enpresentzako Zerbitzuetarako Zerbitzuko zuzendaria.
f) Ikerne Arizcuren Beriain andrea, José Antonio Delgado López jauna eta María José Leoz Tellería andrea, Nafarroan desgaitasuna duten pertsonak ordezkatzen dituzten erakunde edo entitateak ordezkatuz.
g) Eva María Mier Mendiguchía andrea eta Isabel Artieda Urrestarazu andrea, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko funtzionarioen negoziazio mahai orokorrean parte hartzen duten sindikatuak ordezkatuz.
3. Foru agindu hau jakinaraztea Mikel Fernández de Quincoces Martínez de Birgara jaunari eta Juan Antonio Sola Ibarra jaunari. Ohartarazten da ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen, eta honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta Foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126. artikuluarekin bat, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei dagokienez.
4. Foru agindu hau igortzea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira eta batzorderako izendatutako kideei, behar diren ondorioak izan ditzan.
5. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Iruñean, 2024ko azaroaren 22an.–Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilaria, Amparo López Antelo.
Iragarkiaren kodea: F2417101