2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
FUSTIÑANA
Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Zerbitzu anitzetako enplegatuen izendapenak eta bete gabeko lanpostua
Prozesu honi buruzko espedientea ikusirik: lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera (deialdia onetsi zen 2022ko azaroaren 28ko osoko bilkurako erabaki baten bidez, eta argitara eman zen 2022ko 253. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 19an).
Kalifikazio-epaimahaiak egindako proposamenarekin bat etorriz, probak puntuazio altuenarekin gainditu dituzten izangaiak izendatzeko eta aurretik haiek adierazitako lanpostu hutsak hautatzeko lehentasun ordenari jarraikiz.
Izangai hauek deialdian eskaturiko dokumentazioa aurkezturik, eta egiaztaturik eskatu zaizkien baldintzak betetzen dituztela.
Horiek horrela, eta baliatuz apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1 artikuluak ezarritako eskumenak (lege horrek arautzen ditu Toki Araubidearen Oinarriak), Alkatetzaren 2024ko abenduaren 11ko 143 Ebazpenaren bidez, hau ebatzi da:
Lehenbizikoa.–Honako hauek izendatzea Fustiñanako Udalaren zerbitzuko langile lan-kontratudun finko:
Inocencio Cerezo Puig, zerbitzu anitzetako enplegatua (udaletxea), E mailakoa eta lanaldi osoa.
Mihaylov Petkov Nikolay, zerbitzu anitzetako enplegatua (brigada), E mailakoa eta lanaldi osoa.
Bigarrena.–Bete gabe uztea zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostua (igerilekua), aipatu lanposturako ez baitago izangairik.
Hirugarrena.–Izendatutako izangaiek 2024ko abenduaren 16an jabetu behar dute lanpostuaz, uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 6.4 artikuluari jarraikiz (foru lege horren bidez neurriak hartzen dira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze prozesuak gauzatzeko, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz).
Emandako epean, eta ezinbertzeko kasuetan salbu, jabetza hartzen ez dutenek eskubide guztiak galduko dituzte toki erakundeko lan-kontratudun langile finkoa izateko. Kasu horretan, deialdiaren 10.4 apartatuan ezarritakoari jarraikiko zaio.
Laugarrena.–Ebazpen hau argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta deialdiaren fitxan, Fustiñanako Udalaren web-orrian.
Bosgarrena.–Erabaki honen berri ematea Udalbatzari, hurrengo ohiko osoko bilkuran.
Fustiñanan, 2024ko azaroaren 11n.–Alkatea, Sergio Vitas Aguirre.
Iragarkiaren kodea: L2417997