258. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ETXARRI ARANATZ

Deialdia, administrari-ofizialaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, funtzionarioen araubidekoa. Izendapena

Kalifikazio epaimahaiak eginiko proposamenari jarraikiz, Etxarri Aranazko Udalak, 2024ko abenduaren 5eko Alkatetzaren 2024-0569 Ebazpenaren bidez, erabaki zuen Aitziber Zubieta Gainza izendatzea, bera baita puntuazio handiena lortu duen izangaia administrari-ofizialaren lanpostu bat betetzeko oposizio-lehiaketako probetan (deialdia argitaratu zen 2024ko 167. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 16an).

Aplikatzekoa den araudia: 113/1985 Foru Dekretuaren 25. artikulutik 35.era (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua).

Etxarri Aranatzen, 2024ko abenduaren 5ean.–Alkatea, María Saez de Albeniz Bregaña.

Iragarkiaren kodea: L2417714