2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
CINTRUÉNIGO
Deialdia, lanpostu huts batzuk bete daitezen oposizio-lehiaketa bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Gerokultorea izendatzea
Cintruenigoko San Francisco de Asís Udal Patronatuko Batzarrak, 2022ko azaroaren 24an egin bilkuran, erabaki zuen deialdi bat onestea lanpostu huts batzuk merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera. Deialdia argitaratu zen 2022ko 253. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 19an.
Cintruenigoko San Francisco de Asís Udal Patronatuko Batzarrak 2023ko azaroaren 23ko bilkuran hartutako erabaki baten bidez, epaimahaiak osatu ziren lanpostu hutsak betetzeko deialdietarako, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesuaren barnean. Epaimahaien osaera deialdiaren web-fitxan argitaratu zen.
Burutzaren 2024ko apirilaren 8ko ebazpen baten bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen, eta argitara eman zen deialdiaren web-fitxan.
Gerokultoreen lanpostuei buruzko merezimendu-lehiaketaren kalifikazioa amaituta, argitara eman zen izangaia kontratatzeko proposamena, Cintruenigoko San Francisco de Asís Udal Patronatuaren webgunean. Izangai horrek puntuazio handiena zuen, deialdian eskatutako baldintzak betetzen zituen eta deialdiko lanpostu kopuruan lekua zuen.
Deialdian eskaturiko agiriak aurkeztu, eta egiaztatu da izangai horrek betetzen dituela deialdian ezarritako baldintzak. Horregatik, bidezkoa da izendatzea eta lanpostua esleitzea.
Udaleko Kontu-hartzailetzaren fiskalizazioa eskatu da, eta 2024ko azaroaren 18ko txostena sinatu du. Txosten horren arabera, 2024ko indarrean dagoen aurrekontuan kreditu egokia eta nahikoa dago kontrataziotik eratorritako betebeharrak finantzatzeko.
Horrenbestez, Cintruenigoko San Francisco de Asís Udal Patronatuari esleituriko eskudantziak erabiliz, 2024ko azaroaren 29an egin bilkura berezian,
ERABAKITZEN DA:
1. Honako hau izendatzea Cintruenigoko San Francisco de Asís Udal Patronatuaren langile lan-kontratudun finko, Patronatuaren zerbitzura aritzeko gerokultorearen lanpostuan:
–Gerokultorea: Chivite García, Teresa
2. Lanpostu hutsak adjudikatzea bat etorriz I. eranskinean xedatuta dagoenarekin.
3. Izendatutako izangaiak 2024ko abenduaren 10ean jabetu beharko du lanpostuaz, uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 6.4 artikuluari jarraikiz (foru lege horren bidez neurriak hartzen dira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze prozesuak gauzatzeko, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz).
Egun horretan lanpostuaz jabetzen ez direnek, salbu behar bezala justifikatzen diren ezinbertzeko kasuetan, eskubide guztiak galduko dituzte Cintruenigoko San Francisco de Asís Udal Patronatuaren lan-kontratudun finko izateko. Hala bada, deialdiaren 10.4 apartatuan ezarritakoari jarraikiko zaio.
4. Erabaki hau toki-erakundeko langileria alorrera igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan, bai eta interesdunari jakinaraztea ere; orobat, ohartaraztea ezen ebazpen honen aurka, zeinak administrazio-bidea bukatzen baitu, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal direla:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten den egunaren biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazten denetik hasita.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioko organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Cintruenigon, 2024ko azaroaren 29an.–Patronatuko burua, Oscar Bea Trincado.
I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO LANPOSTUAK
Gerokultorea.
–Lanpostu zenbakia: R31.
–Deiturak eta izena: Chivite García, Teresa.
–Maila: D.
–Araubide juridikoa: lan-kontratudun finkoa.
–Lanaldia: %100.
–Destinoa: Cintruenigoko San Francisco de Asís Udal Patronatua.
Iragarkiaren kodea: L2417736