2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
BURLATA
Udaltzain-agentearen izendapena
Alkatetzaren 2052/2024 Ebazpenaren bitartez, 2024ko azaroaren 28ko dataz izendatu da Ivan San Martín Vicente jauna Burlatako Udaleko funtzionario, udaltzain-agenteen lanbide-kategorian aritzeko, plantilla organikoan 11.16 zenbakia duen lanpostuan. Ebazpen berean ezarri da lanpostuaz jabetzeko eguna: 2024ko abenduaren 4a, alegia.
Aditzera ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten da ebazpenaren aurka errekurtso hauek jar daitezkeela:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman zuen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
Burlatan, 2024ko abenduaren 9an.–Alkatea, Berta Arizkun González.
Iragarkiaren kodea: L2417790