258. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BERRIOZAR

Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Mantentze lanetako enplegatuaren izendapena

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2022ko azaroaren 16an deialdi bat onetsi zuen, mantentze lanetako enplegatuaren lanpostu bat (14 zenbakia duen lanpostua) merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean; bat etorriz abenduaren 28ko 20/2021 Legearekin (lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, behin behinekotasuna murrizteko enplegu publikoan). Deialdi hori 2022ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 12an. Tokiko Gobernu Batzarrak, 2024ko abenduaren 11n hartutako erabaki baten bidez, eta bat etorriz kalifikazio-epaimahaiak egindako izendapen proposamenarekin, erabaki da Berriozarko Udalaren zerbitzuko funtzionario izendatzea ondoren adierazten den izangaia.

–Tokiko Gobernu Batzarraren erabakia, 2024ko abenduaren 11koa, zeinaren bidez Iñigo Jesús Morales Arana funtzionario izendatzen baita, mantentze lanetako langilearen lanpostuan aritzeko (14 zenbakia duen lanpostua).

Lanpostuaz jabetu beharko du 2024ko abenduaren 23an.

Argitara ematen da behar den ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten da ebazpen honen aurka errekurtso hauek aurkez daitezkeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio Administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari, bi hilabeteko epean, argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Berriozarren, 2024ko abenduaren 11n.–Alkatea, Iker Mariezcurrena Celaya.

Iragarkiaren kodea: L2418008