258. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BERRIOZAR

Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Zerbitzu anitzetako enplegatuaren izendapena

2022ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 12an, Tokiko Gobernu Batzarrak 2022ko azaroaren 16an hartutako erabakia argitaratu zen, zeinaren bidez deialdi bat onetsi baitzen zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostua (115 zenbakia duena) merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatuari jarraikiz (Enplegu Publikoan Behin-behinekotasuna Murrizteko Premiazko Neurriei buruzko Legea). Deialdi horretako kalifikazio-epaimahaiak egindako proposamenarekin bat etorriz, Tokiko Gobernu Batzarrak, 2024ko abenduaren 11n, jarraian ematen den erabakia hartu du, izangai bat izendatzeko funtzionario aritu dadin Berriozarko Udalaren zerbitzura.

–Tokiko Gobernu Batzarraren erabakia, 2024ko abenduaren 11koa, zeinaren bidez Gotzon Martínez Pitillas langile funtzionario izendatzen baita, eta haren kontratazioa onesten, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanposturako (115 zenbakia duen lanpostua).

2024ko abenduaren 23an jabetu beharko du lanpostuaz.

Aditzera ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten da ebazpenaren aurka errekurtso hauek jar daitezkeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman zuen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

Berriozarren, 2024ko abenduaren 11n.–Alkatea, Iker Mariezcurrena Celaya.

Iragarkiaren kodea: L2418007