2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ARTAXOA
Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Garbitzaileen eta administrari laguntzailearen izendapena
Amaitu da prozesua Artaxoako Virgen de Jerusalén Egoitzan aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkion lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdian, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera, eta kalifikazio-epaimahaiak egindako izendapen-proposamenarekin bat etorriz:
Artaxoako Udaleko alkateak 2024ko azaroaren 28an eman ebazpen baten bidez, honako hau ebatzi du:
EBATZI DUT:
1.–Langile lan-kontratudun finko izendatzea María Carmen Yarnoz Iriarte, Artaxoako Virgen de Jerusalén Egoitzaren zerbitzura, garbitzailearen lanpostua betetzeko, %50eko lanaldian. Lanpostu hori hutsik dago eta 1 zenbakia dauka.
2.–Langile lan-kontratudun finko izendatzea Ana María Jimeno Garcia, Artaxoako Virgen de Jerusalén Egoitzaren zerbitzura, garbitzailearen lanpostua betetzeko, %63ko lanaldian. Lanpostu hori hutsik dago eta 3 zenbakia dauka.
3.–Langile lan-kontratudun finko izendatzea Liliana Lissette Narvaez Cárdenas, Artaxoako Virgen de Jerusalén Egoitzaren zerbitzura, garbitzailearen lanpostua betetzeko, %58ko lanaldian. Lanpostu hori hutsik dago eta 2 zenbakia dauka.
4.–Langile lan-kontratudun finko izendatzea Verónica Zabalegui Garcia, Artaxoako Virgen de Jerusalén Egoitzaren zerbitzura, administrari laguntzailearen lanpostua betetzeko, %5,6ko lanaldian. Lanpostu hori hutsik dago eta 4 zenbakia dauka.
5.–María Victoria Jimeno Garcíak sukaldariaren lanposturako egindako ukoa onartzea.
6.–Izendatutakoek 2024ko abenduaren 20an jabetu beharko dute karguaz.
7.–Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan, eta halaber ohartarazten da ebazpenaren aurka honako errekurtso hauek jartzen ahal direla:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, Alkatetzari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik zenbatzen hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenduko zaiona Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.
Artaxoan, 2024ko azaroaren 28an.–Alkatea, Juan Ramón Elorz Domezain.
Iragarkiaren kodea: L2417773