258. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

117E/2024 FORU AGINDUA, azaroaren 19koa, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak emana, departamentuaren ordezkariaren ziurtagiri digitala eduki behar duen funtzionario bat izendatu, eta egindako beste izendapen bat errebokatzen duena.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legeak indarra hartzeak egoera berria ekarri du administrazio publiko guztien funtzionamenduan; izan ere, administrazio erabat elektronikoa ezarri da.

39/2015 Legeak azpimarratzen duen alderdietako bat da jakinarazpenak bitarteko elektronikoen bidez egitea, nahitaezkoa baita pertsona juridikoei egiten zaizkien jakinarazpenetarako. Administrazio publikoek 40/2015 Legean jasotako bide eta aplikazio telematikoen bitartez komunikatu beharra dute, eta gainerako pertsona juridikoetatik bereizitako tratamendua izan behar dute, kontuan hartuta izaera juridiko desberdina dutela. Nolanahi ere, praktikotasunaren aldetik, komeni da departamentu bakoitzaren eta haien mendeko erakunde autonomoen ordezkariek sinadura elektronikoa izatea.

Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Gobernuak 2017ko martxoaren 29an hartutako Erabakiaren bidez, kontseilariei baimena eman zitzaien izenda ditzaten, foru agindu baten bidez, beren departamentu eta erakunde autonomoen ordezkari gisa aritzeko ziurtagiri digitala eduki behar duten pertsonak.

Orobat, xedatu zen ezen hala egindako izendapenak noiznahi ere errebokatu daitezkeela.

Urtarrilaren 4ko 8E/2024 Foru Aginduaren bidez, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuaren ordezkariaren ziurtagiri digitala eduki behar zuten funtzionarioak izendatu ziren eta beste izendapen batzuk errebokatu ziren.

Departamentuaren ordezkariaren ziurtagiri digitala edukitzeko izendaturiko pertsona bat jada ez dagoenez, bidezko da bere izendapena errebokatzea eta beste pertsona bat izendatzea haren ordez.

Azaldutakoarekin bat, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Ataleko buru Laura San Martín Sánchez andrea izendatzea Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuaren ordezkari gisa aritzeko ziurtagiri digitala eduki dezan.

2. Errebokatzea Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariaren urtarrilaren 4ko 8E/2024 Foru Aginduaren bidez egin zen izendapen bat, zehazki, Gurutze Ubeda Echarri andreari dagokiona, haren bidez Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuaren ordezkari gisa aritzeko ziurtagiri digitala edukitzeko izendatu baitzuten.

3. Foru agindu hau Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira igortzea eta interesdunei jakinaraztea.

4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Sarrigurenen, 2024ko azaroaren 19an.–Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilaria, Patricia Fanlo Mateo.

Iragarkiaren kodea: F2417035