2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ALTSASU
Deialdia, lanpostu huts batzuk bete daitezen merezimendu-lehiaketaren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Lanpostu hauetarako izendapen osagarriak: igeltseroa (zerbitzu anitzak) eta zerbitzu anitzetako enplegatua
Tokiko Gobernu Batzarrak, 2022ko azaroaren 21ean, erabaki zuen deialdi bat onestea, bete zitezen lanpostu huts batzuk, merezimendu-lehiaketaren bidez (argitaratu zen 243. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 5ean); deialdi hori dagokio aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Foru Legeari. Deialdiaren prozesua bukaturik, eta jarraikiz kalifikazio-epaimahaiak egindako izendapen-proposamenei.
Alkatetzaren azaroaren 14ko 1820/2024 Ebazpenaren bidez honako hau ebazten da:
Izendapen osagarria egitea Ángel María Zarautz Arrutiren alde, lan-kontratudun finko gisa aritzeko Altsasuko Udalaren zerbitzura, igeltseroaren (zerbitzu anitzak) lanpostuan, eta hutsik dagoen 10.11 plaza esleitzea. Maila: C. Araubide juridikoa: lan-kontratudun finkoa. Lanaldia: osoa.
Alkatetzaren azaroaren 14ko 1821/2024 Ebazpenaren bidez honako hau ebazten da:
Izendapen osagarria egitea Ángel María Zarautz Arrutiren, Ana Rut Pérez Mendozaren eta José Manuel Dos Anjos Maríaren alde, lan-kontratudun finko gisa aritzeko Altsasuko Udalaren zerbitzura, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostuan, eta hutsik dauden 11.1, 11.2 eta 11.3 plazak esleitzea, hurrenez hurren. Maila: D. Araubide juridikoa: lan-kontratudun finkoa. Lanaldia: osoa.
Alkatetzaren azaroaren 26ko 1861/2024 Ebazpenaren bidez honako hau ebazten da:
Igeltseroaren (zerbitzu anitzak) lanpostua (10.11 plaza) merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdia bete gabe geratu dela deklaratzea.
Alkatetzaren azaroaren 29ko 1882/2024 Ebazpenaren bidez honako hau ebazten da:
Izendapen osagarria egitea Encarnación Moreno Orellanaren alde, lan-kontratudun finko gisa aritzeko Altsasuko Udalaren zerbitzura, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostuan, eta hutsik dagoen 11.11 plaza esleitzea. Maila: D. Araubide juridikoa: lan-kontratudun finkoa. Lanaldia: osoa.
Aditzera ematen da ebazpen hauen aurka errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela, hautara:
–Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzendu beharko baitzaio administrazioarekiko auzien jurisdikzioko organo eskudunari, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.
Altsasun, 2024ko abenduaren 2an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.
Iragarkiaren kodea: L2417617