1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
730/2024 EBAZPENA, azaroaren 20koa, Etxebizitzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ezartzen baitira etxebizitzen errentamendu-kontratu berriei 2025ean aplikatu beharreko gehieneko errenta-prezioak etxebizitza mota hauetarako: araubide bereziko babes ofizialeko etxebizitzak, 10/2010 Foru Legearen arabera kalifikaturiko babes ofizialekoak eta, jabetza-araubidekoak izanik, jabe partikularrek errentan emandako mota guztietako etxebizitza babestuak.
Nafarroan Etxebizitza Izateko Eskubideari buruzko maiatzaren 10eko 10/2010 Foru Legea aldatu ondoren, etxebizitzaren alorrean herritarrentzako zenbait laguntza-neurri ezartzen dituen abenduaren 21eko 22/2016 Foru Legearen bidez, aldatu egin zen etxebizitza babestuen gehieneko errenta-prezioaren kalkulua, eta, geroztik, kalkulu hori ez dago moduluaren balioaren menpe. 10.2 artikuluko c) letrak ezartzen duenez, indarreko prezioari aplikatuko zaio aurreko hamabi hilabeteetako Kontsumoko Prezioen Indizeen Sistemako Indize Orokor Nazionalaren portzentajezko aldaketa, urte bakoitzeko azaroaren 30ean ezagunak diren azken datuak harturik.
2025. urteari begira, 2024ko azaroaren 30ean ezagutzen den azken datua, Estatistikako Institutu Nazionalak argitaratzen dituen Kontsumoko Prezioen Indizearen arabera, 2024ko urriari dagokion indize orokorra da (2021eko oinarria), eta urri horretan KPIaren urteko aldakuntza-tasa %1,8 zen (datu horiek azaroaren 14an argitaratu ziren). Esan behar da KPI orokorraren urteko aldakuntza-tasa ere %1,8 izan zela Nafarroan.
Balio hori (%1,8) aplikatuz Etxebizitzako zuzendari nagusiaren azaroaren 20ko 256/2023 Ebazpenean ezarritako aurreko prezioei, ateratzen dira etxebizitzen errentamendu-kontratu berriei 2025ean aplikatu beharreko gehieneko errenta-prezioak etxebizitza mota hauetarako: araubide bereziko babes ofizialeko etxebizitzak (ABBOE), 10/2010 Foru Legearen arabera kalifikaturiko babes ofizialeko etxebizitzak (BOE) eta, jabetza-araubidekoak izanik, jabe partikularrek errentan emandako mota guztietako etxebizitza babestuak.
2025erako prezio horiek, metro erabilgarri eta hilabete bakoitzeko gehieneko prezio gisa adieraziak, eta, garajearen kasuan, hileko gehieneko prezio gisa (garaje osoarengatik eta haren azalera edozein dela ere), hauek dira:
IRUÑERRIAN, TUTERAN, LIZARRAN ETA TAFALLAN DAUDEN ETXEBIZITZAK | ALOKAIRUA, HILABETE ETA m² BAKOITZEKO |
Etxebizitza | 6,65 euro |
Garajea (hileko zenbatekoa garaje osoarengatik) | 73,78 euro |
Trastelekuak eta beste eranskin batzuk | 2,45 euro |
NAFARROAKO GAINERAKO UDALERRIETAN DAUDEN ETXEBIZITZAK | ALOKAIRUA, HILABETE ETA m² BAKOITZEKO |
Etxebizitza | 6,28 euro |
Garajea (hileko zenbatekoa garaje osoarengatik) | 73,78 euro |
Trastelekuak eta beste eranskin batzuk | 2,45 euro |
Horrenbestez, ikusirik Etxebizitza Zerbitzuko zuzendariaren proposamen-txostena, eta erabiliz Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 241/2023 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak,
EBAZTEN DUT:
1. %1,8ko portzentajezko aldaketa aplikatzea araubide bereziko babes ofizialeko etxebizitzen, 10/2010 Foru Legearen arabera kalifikaturiko babes ofizialeko etxebizitzen eta, jabetza-araubidekoak izanik, jabe partikularrek errentan emandako mota guztietako etxebizitza babestuen errentamendu-kontratu berrien gehieneko errenta-prezioak 2025erako zehazteari begira. Aldaketa hori Kontsumoko Prezioen Indize (KPI) orokorraren urteko tasari dagokio (2021eko oinarria), 2024ko urrian kalkulaturik, Nafarroan Etxebizitza Izateko Eskubideari buruzko maiatzaren 10eko 10/2010 Foru Legearen 10.2 artikuluan xedatuta dagoen bezala.
2. Errentamendu-kontratu berrien gehieneko errenta-prezioak ezartzea, 2025ean indarrean egonen direnak etxebizitza mota hauetarako: araubide bereziko babes ofizialeko etxebizitzak, 10/2010 Foru Legearen arabera kalifikaturiko babes ofizialeko etxebizitzak eta, jabetza-araubidekoak izanik, jabe partikularrek errentan emandako mota guztietako etxebizitza babestuak:
IRUÑERRIAN, TUTERAN, LIZARRAN ETA TAFALLAN DAUDEN ETXEBIZITZAK | ALOKAIRUA, HILABETE ETA m² BAKOITZEKO |
Etxebizitza | 6,65 euro |
Garajea (hileko zenbatekoa garaje osoarengatik) | 73,78 euro |
Trastelekuak eta beste eranskin batzuk | 2,45 euro |
NAFARROAKO GAINERAKO UDALERRIETAN DAUDEN ETXEBIZITZAK | ALOKAIRUA, HILABETE ETA m² BAKOITZEKO |
Etxebizitza | 6,28 euro |
Garajea (hileko zenbatekoa garaje osoarengatik) | 73,78 euro |
Trastelekuak eta beste eranskin batzuk | 2,45 euro |
3. Ebazpen hau igortzea babes ofizialeko etxebizitzak alokatzen dituzten enpresa edo entitate guztiei, Nafarroako Etxebizitza Kontseiluko kideei, Etxebizitza Zuzendaritza Nagusiari eta Etxebizitza Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.
4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, baita etxebizitzaren arloko argibideak ematen dituen webgunean ere (http://www.navarra.es/home_eu/Temas/Vivienda/Ciudadanos/), behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2024ko azaroaren 20an.–Etxebizitzako zuzendari nagusia, Elga Molina Roig.
Iragarkiaren kodea: F2416904