258. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

111/2024 FORU AGINDUA, azaroaren 20koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, zeinaren bidez erabakitzen baita Lurralde Kohesiorako kontseilariaren urriaren 22ko 97/2024 eta 98/2024 foru aginduak aplikatzea Confederación General del Trabajo (CGT) erakundeak hiriko eta hiriarteko pertsonen garraioaren eremurako egindako greba deialdiari, eta han zehaztutako gutxieneko zerbitzu berberak ezartzea, hurrenez hurren, Nafarroako Foru Komunitatean egiten den errepideko hiriarteko bidaiari-garraio erregularrerako eta Iruñerriko bidaiari-garraio erregularrerako. Greba deialdi hori egun hauetarako iragarri da: 2024ko azaroaren 28rako eta 29rako eta 2024ko abenduaren 5erako eta 9rako (00:00etatik 24:00etara), bai eta 2024ko abenduaren 23tik aurrera ere (iraupen mugagabea).

2024ko azaroaren 15ean, Confederación General del Trabajo (CGT) sindikatuak grebarako deia egin du hiriko eta hiriarteko pertsonen garraioaren sektorean eta salgaien errepide-garraioaren sektorean, egun hauetarako: 2024ko azaroaren 28rako eta 29rako eta 2024ko abenduaren 5erako, 9rako eta 23rako, eta 2024ko abenduaren 23tik aurrera, iraupen mugagabearekin.

Deialdi horretako egunak bat datoz FSC-CCOOk, FESMC-UGTk eta SLTk estatu mailan bidaiarien garraioaren esparruan egin duten greba deialdiaren egunekin. Erakunde sindikal horiek deitutako grebarako gutxieneko zerbitzuak honako foru agindu hauetan ezarri ziren:

–97/2024 Foru Agindua, urriaren 22koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, zeinaren bidez Nafarroako Foru Komunitatean egiten den errepideko hiriarteko bidaiari-garraio erregularrerako gutxieneko zerbitzuak ezartzen baitira egun hauetarako deitutako greba dela eta: 2024ko urriaren 28rako, 2024ko azaroaren 11rako, 2024ko azaroaren 28rako eta 29rako, 2024ko abenduaren 5erako eta 2024ko abenduaren 9rako (00:00etatik 24:00etara), bai eta 2024ko abenduaren 23ko 00:00etatik aurrera ere (iraupen mugagabea). (2024ko 227. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 8koa).

–98/2024 Foru Agindua, urriaren 22koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, zeinaren bidez Iruñerriko bidaiari-garraio erregularrerako gutxieneko zerbitzuak ezartzen baitira FSC-CCOO, FESMC-UGT eta SLT sindikatuek egun hauetarako deitutako greba sektoriala dela eta: 2024ko urriaren 28rako, 2024ko azaroaren 11rako, 2024ko azaroaren 28rako eta 29rako, 2024ko abenduaren 5erako eta 2024ko abenduaren 9rako (00:00etatik 24:00etara), bai eta 2024ko abenduaren 23ko 00:00etatik aurrera ere (iraupen mugagabea). (2024ko 227. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 8koa).

Horren ondorioz, deitutako bi greba horien datak bat datozenez, ondorioztatu da ezen bidezkoa dela aipatutako foru agindu horien aplikazioa zabaltzea Confederación General del Trabajo (CGT) erakundeak deitutako grebara, eta agindu horietan ezarritako gutxieneko zerbitzu berberak aplikatzea bidaiarien garraioaren sektorean.

Horrenbestez, kontuan harturik Espainiako Konstituzioaren 28.2 artikuluan, martxoaren 4ko 17/1997 Errege Lege Dekretuaren 10. artikuluko 2. paragrafoan eta Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeko Lege Organikoaren 49. eta 58.1.b) artikuluetan xedatutakoa, Garraioaren Plangintza eta Modernizazio Zerbitzuak egindako proposamenarekin bat, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak emandako eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Confederación General del Trabajo (CGT) erakundeak errepideko bidaiari-garraioaren sektorean 2024ko azaroaren 28rako eta 29rako eta 2024ko abenduaren 5erako eta 9rako, bai eta 2024ko abenduaren 23ko 00:00etatik aurrera ere (mugagabeko iraupena), deitutako greba egitean, foru agindu hauetan egun horietarako ezarritako gutxieneko zerbitzu hauek errespetatu beharko dira:

–97/2024 Foru Agindua, urriaren 22koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, zeinaren bidez Nafarroako Foru Komunitatean egiten den errepideko hiriarteko bidaiari-garraio erregularrerako gutxieneko zerbitzuak ezartzen baitira egun hauetarako deitutako greba dela eta: 2024ko urriaren 28rako, 2024ko azaroaren 11rako, 2024ko azaroaren 28rako eta 29rako, 2024ko abenduaren 5erako eta 2024ko abenduaren 9rako (00:00etatik 24:00etara), bai eta 2024ko abenduaren 23ko 00:00etatik aurrera ere (iraupen mugagabea). (2024ko 227. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 17koa).

–98/2024 Foru Agindua, urriaren 22koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, zeinaren bidez Iruñerriko bidaiari-garraio erregularrerako gutxieneko zerbitzuak ezartzen baitira FSC-CCOO, FESMC-UGT eta SLT sindikatuek egun hauetarako deitutako greba sektoriala dela eta: 2024ko urriaren 28rako, 2024ko azaroaren 11rako, 2024ko azaroaren 28rako eta 29rako, 2024ko abenduaren 5erako eta 2024ko abenduaren 9rako (00:00etatik 24:00etara), bai eta 2024ko abenduaren 23ko 00:00etatik aurrera ere (iraupen mugagabea). (2024ko 227. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 8koa).

2. Confederación General del Trabajo (CGT) erakundeari foru agindu hau eta Lurraldearen Kohesiorako kontseilariaren urriaren 22ko 97/2024 eta 98/2024 foru aginduak jakinaraztea.

3. Foru agindu hau jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan, honako hauei: Nafarroako Foru Komunitatearen titulartasunpekoak izanik, erabiltzaile guztientzako hiriarteko bidaiari-garraio erregularraren zerbitzuak ematen dituzten enpresei; Hezkuntza Departamentuko Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako Zuzendaritza Nagusiari; Iruñerriko Mankomunitateari, Transports Ciutat Comtal SAri eta Garraioen Plangintza eta Modernizazio Zerbitzuari.

4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen, eta interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela haren aurka, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, foru agindua jakinarazi edo Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Aurreko paragrafoan xedatutakoa gorabehera, foru agindu honek bukaera ematen dio administrazio publikoentzako administrazio bideari. Dena dela, administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, hura jakinarazi edo Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1988 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2024ko azaroaren 20an.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Óscar Chivite Cornago.

Iragarkiaren kodea: F2416959