1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
2869/2024 EBAZPENA, 2024ko abenduaren 4koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordeak emana, deialdia onesten duena Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasleek 2023-2024 ikasturtean egin eta defendatu zuten lan hoberenari "Ekonomia Sozialeko Ikasketa Amaierako Lan Hoberenarentzako Saria" emateko, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Ekonomia Sozialari eta Kooperatibismoari buruzko Katedrak sustatua.
Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Ekonomia Sozialari eta Kooperatibismoari buruzko Katedra ekonomia sozialak enpresak kudeatzeko eredu gisa duen interesa sustatzeko sortu zen, eta, horretarako, ikerketa, ikasgeletako jakintza eta eragile sozial eta ekonomikoenganako transferentzia bultzatuko dira. Katedraren Segimendu Batzorde Mistoak programatu duen ildoetako bat unibertsitatean ekonomia sozialaren esparruan ikasketa amaierako lanak egiten laguntzea da. Hori oinarri hartuta, 2024rako jardueren programaren barnean, Batzordeak "Ekonomia Sozialeko Ikasketa Amaierako Lan Hoberenentzako Saria" emateko deialdiaren oinarriak onestea erabaki du, Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasleek 2023-2024 ikasturtean defendatu eta gainditutako lanak saritzeko.
Ikusirik Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Ekonomia Sozialari eta Kooperatibismoari buruzko Katedraren Segimendu Batzorde Mistoaren akta, deialdia eta haren aurrekontua onesten dituena.
Ikusirik Zerbitzu Juridikoaren txostena.
Ikusirik kreditu erreserbaren ziurtagiria eta Ekonomia Gaietarako Zerbitzuak egin duen txostena.
Ikusirik Kontu-hartzailetzak egindako txostena.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak errektoretza-taldearen egitura orokorra onetsi eta haren funtzioak zehazteko 2023ko ekainaren 20an eman zuen 1306/2023 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
Lehenbizikoa.–Onestea Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Ekonomia Sozialari eta Kooperatibismoari buruzko Katedrak "Ekonomia Sozialeko Ikasketa Amaierako Lan Hoberenentzako Saria" emateko deialdia, 2023-2024 ikasturtean ikasketa amaierako lana defendatu eta gainditu duten Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasleei zuzendua, ebazpen honen eranskin gisa ageri diren oinarriekin bat etorriz.
Bigarrena.–Baimena ematea deialdi honek sortutako gastua egiteko, 800 eurokoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Ekonomia Sozialari eta Kooperatibismoari buruzko Katedrak finantzatua.
Sorturiko gastua Nafarroako Unibertsitate Publikoak 2024ko ekitaldirako duen Gastuen Aurrekontuetako partida honen kargura ordainduko da:
30.30.00.9537.0380.480.25 Katedren sariak 800 euro: Espediente zk. 2024/0002888.
Hirugarrena.–Sari honen deialdia egiten da:
–Lehen saria, 800,00 eurokoa.
Halako sariak Nafarroan ondare-irabazitzat jotzen dira, eta ez dute atxikipenik, ez baitira joko, lehiaketa edo zozketetan parte hartzearen ondoriozko sariak.
Laugarrena.–Ebazpen hau aditzera ematea Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Ekonomia Sozialari eta Kooperatibismoari buruzko Katedrari, Aurrekontuen eta Plangintza Ekonomikoaren Atalari, Kontabilitate Atalari, Ikerketa Zerbitzuari, Ikerketako errektoreordeari eta Kontu-hartzailetzari.
Bosgarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki ohol elektronikoan argitara dadila agintzea.
Halaber, haiek argitaratzeaz gainera, bermatuko da ahalik eta hedapen handiena izanen dutela Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ekonomia Sozialari eta Kooperatibismoari buruzko Katedraren webgunearen bidez.
Seigarrena.–Unibertsitate Sistemari buruzko 2023ko martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoaren 38.4 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, eta haren eta haren oinarrien aurka zilegi da aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzea errektoreari zuzendua, hilabeteko epean, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, betiere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.
Iruñean, 2024ko abenduaren 4an.–Ikerketako errektoreordea, Francisco Javier Arregui San Martín.
I. ERANSKINA.–OINARRIAK
NUPEN EKONOMIA SOZIALARI ETA KOOPERATIBISMOARI BURUZKO KATEDRAREN "EKONOMIA SOZIALEKO IKASKETA AMAIERAKO LAN HOBERENENTZAKO SARIA", III. EDIZIOA
2024ko abenduaren 4ko 2869/2024 Ebazpenaren eranskina.
Nafarroako Unibertsitate Publikoak, Nafarroako Gobernuarekin eta Nafarroako Gizarte Ekonomien Enpresen ANEL elkartearekin lankidetzan –hiru erakunde horiek osatzen dute Ekonomia Sozialari eta Kooperatibismoari buruzko Katedra–, beharrezkotzat jotzen du ekonomia sozialaren arloan ezagutza sortzea, unibertsitateko ikasleei eta bestelako eragileei zuzendutako prestakuntza- eta ikerketa-jarduerak garatzeko besteak beste.
Ildo horretatik, 2024rako jardueren programaren barnean, Katedraren Segimendu Batzorde Mistoak "Ekonomia Sozialeko Ikasketa Amaierako Lan Hoberenentzako Saria" emateko deialdia egitea erabaki du Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasleek 2023-2024 ikasturtean defendatu eta gainditutako lanak saritzeko.
Hona hemen sariketan lehiatzeko ezarri diren oinarriak:
1.–Xedea.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasleek 2023-2024 ikasturtean ekonomia sozialari buruz defendatu eta gainditutako Ikasketa Amaierako Lan hoberenari (gradukoa nahiz masterrekoa) sari bat emateko prozedura arautzea da deialdi honen xedea, betiere publizitate, objektibotasun eta lehiakortasun printzipioen arabera.
2.–Finantzaketa.
Gastua, 800 eurokoa, 2024ko aurrekontuaren kargura eginen da, zehazki "30.30.00.9537.0380.480.25 Katedren sariak" partidaren edo ekitaldi horretan horretarako gaitzen den partidaren kargura, betiere kreditu egokia eta nahikoa baldin badago.
Ekonomia Sozialari eta Kooperatibismoari buruzko Katedrak jarriko du zenbateko hori.
3.–Deialdiko sariak.
800 euroko sari bakar baterako deialdia egiten da.
Halako sariak Nafarroan ondare-irabazitzat jotzen dira, eta ez dute atxikipenik, ez baitira joko, lehiaketa edo zozketetan parte hartzearen ondoriozko sariak.
4.–Lehiatzeko betebeharrak.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko graduko eta masterreko edozein titulaziotako ikasleak aurkezten ahal dira baldin eta Ikasketa Amaierako Lana ekonomia sozialari buruz egin badute eta 2023-2024 ikasturtean defendatu eta gainditu badute.
Aurkeztutako lanek ekonomia sozialari lotutako gaiak jorratu beharko dituzte, hala nola kooperatibismoa, laneratzeko enpresak, gizarte ekimeneko enplegu zentro bereziak, ekonomia solidarioko enpresak eta enpresa-eredu alternatiboak, besteak beste.
Halaber, parte hartzeko aukera izanen dute gai horiekin loturiko graduko edo masterreko titulazioren batean IALa egin eta defendatu duten ikasleek, tartean Nafarroako Unibertsitate Publikoak eskaintzen dituen titulazio hauetakoak, besteak beste:
–Graduak:
- Gradua Enpresen Administrazioan eta Zuzendaritzan.
- Gradua Ekonomian.
- Gradua Lan Harremanetan eta Giza Baliabideetan.
- Gradua Zuzenbidean.
- Gradua Gizarte Lanean.
–Masterrak:
- Unibertsitate Masterra Enpresen Zuzendaritzan.
- Unibertsitate Masterra Gizabanako, Familia eta Taldeekiko Gizarte Lanean.
Zerrendan agertzen ez diren beste titulazio batzuk ere kontuan hartzen ahalko dira baldin eta IALa ekonomia sozialaren interes arloei buruzkoa bada era argian eta lanaren zuzendariaren adierazpen arrazoitu batekin aurkezten bada.
5.–Hautagaitzak aurkezteko epea.
Deialdi honetan parte hartu nahi duten ikasleek Nafarroako Unibertsitate Publikoaren erregistro elektronikoaren bidez aurkeztu behar dute eskaera, Unibertsitatearen egoitza elektronikoan, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki ohol elektroniko ofizialean eskuragarri izanen den inprimaki normalizatua betez. Dokumentazio hau erantsi behar dute:
–Ikasketa Amaierako Lan osoa, PDF formatuan.
Eskaerak aurkezteko epea 5 egun baliodunekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.
Eskaerak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.
Hautagaitzak Gradu Amaierako Lanaren edo Master Amaierako Lanaren zuzendarien baimena izan beharko du, eta haren sinadura jaso beharko da parte hartzeko eskabidean.
6.–Saridunen betebeharrak.
Saridunak nahieran erabiltzen ahalko du jasoko duen diru kopurua.
PFEZari dagokionez, saria laneko errendimendutzat hartzen da, eta, beraz, Unibertsitateak %15eko atxikipena eginen du.
Deialdiko oinarriak bete ezean, edo datuak ezkutatu, aldatu edo haietan iruzur egiten bada, zilegi izanen da saria kentzea. Hala gertatzen denean, dirua itzuli beharko du interesdunak.
Deialdi honetan parte hartzeak deialdiko oinarri guztiak onartzea dakar berekin. Horien aplikazioan sortzen den edozein gorabehera Ekonomia Sozialari eta Kooperatibismoari buruzko Katedraren Segimendu Batzorde Mistoak ebatziko du.
Ikasle finalistek konpromisoa hartuko dute parte hartzeko bai sariak emateko ekitaldian, baita Ekonomia Sozialari eta Kooperatibismoari buruzko Katedran deialdi honekin lotuta programatzen diren dibulgazio ekitaldietan ere.
7.–Sariketaren epaimahaia.
Honako bost kide hauek izanen dira saria emateaz arduratuko den epaimahaiko partaideak:
–Sandra Cavero, Ekonomia Sozialari eta Kooperatibismoari buruzko Katedraren zuzendaria, edo hark eskuordetzen duen pertsona.
–Rafael Lara, "Enpresa Kooperatiboen eta Ekonomia Sozialeko Enpresen Zuzendaritzako eta Kudeaketako Aditua" titulu berekiaren zuzendari eta Katedraren Segimendu Batzordeko kidea, edo hark eskuordetzen duen pertsona.
–Gustavo Marcos, Ekonomia Sozialari eta Kooperatibismoari buruzko Katedraren idazkaria, edo hark eskuordetzen duen pertsona.
–Ignacio Ugalde, Ekonomia Sozialari eta Kooperatibismoari buruzko Katedraren burua, edo hark eskuordetzen duen pertsona.
–Javier Zubicoa, Nafarroako Gobernuko Lan Zerbitzuko zuzendaria eta Ekonomia Sozialari eta Kooperatibismoari buruzko Katedraren Segimendu Batzordeko kidea, edo hark eskuordetzen duen pertsona.
Katedraren zuzendaritzak eskatuta eratuko da epaimahaia. Horretarako, bere kideei dei egin, eta epaimahaiaren jarduna errazteko beharrezkoak diren kudeaketak eginen ditu.
8.–Saria ematea.
Epaimahaiak alderdi hauek hartuko ditu kontuan aurkeztutako lanei buruz erabakitzeko.
Lehenik eta behin, hiru lan hautatuko ditu gehienez ere, eta IAL horien edukia deialdiaren araberakoa den egiaztatuko du, bai eta jasotako kalifikazioa baloratu ere. Aurrez hautatutako lanak Katedraren webgunean argitaratuko dira. Uste izanez gero aurkeztutako lan batek ere ez dituela betetzen saria jasotzeko baldintzak, aukera egonen da saria eman gabe uzteko. Aurrez hautatutako lanak egin dituzten ikasleek (finalistek) merezimendu horren egiaztagiria jasoko dute saria emateko ekitaldian bertan.
Bigarrenik, saria zein lani eman erabakiko du epaimahaiak, honako irizpide hauek oinarri hartuta:
a) Landutako gaiak duen interesa egungo testuinguru sozioekonomikoari dagokionez.
b) IALak garapen akademikoari, zientifikoari, teknikoari eta profesionalari egiten dion ekarpena.
c) IALean lortutako kalifikazioa.
Saria emateko ekitaldi publiko bat eginen da. Ekitaldi hori eta sariaren banaketa 2025eko martxoan edo apirilean eginen dira, Ekonomia Sozialaren Aste Unibertsitarioan.
Epaimahaiak Unibertsitateko Ikerketako errektoreordeari bidaliko dio saria emateko proposamena, eta hark dagokion ebazpena emanen du. Ebazpen horretan saritutako lana besterik ez da agertuko, eta gainerako hautagaitzak baztertu direla ulertuko da.
Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Ekonomia Sozialari eta Kooperatibismoari buruzko Katedrak saria esleitzen duen ebazpena zabalduko du.
9.–Datuen babesa.
Lehiaketan parte hartzen dutenen datuak deialdiko sariaren esleipena ebaluatzeko erabiliko dira. Datuen tratamendua araudi hauen araberakoa izan behar da: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 EB Erregelamendua -2016ko apirilaren 27koa, Datu pertsonalen tratamenduaren eta datu horien zirkulazio askearen gaietan pertsona fisikoak babesteari buruzkoa (DBEO)-; eta, bestetik, 3/2018 Lege Organikoa –2018ko abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide digitalak Bermatzeari buruzkoa (DBEDBLO)–.
Datu hauek tratatuko dira: hautagaien nortasuna (izen-deiturak eta NANa), harremanetarako datuak, datu akademikoak, aurkeztutako dokumentazioa eta, saria kobratu behar izanez gero, bankuaren datuak edo ordaindu ahal izateko bestelako datuak.
DBEOren 6.1.e) artikuluaren arabera, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ekonomia Sozialari eta Kooperatibismoari buruzko Katedrak antolaturiko sariak antolatzea eta ematea da datuen tratamenduaren helburua.
Interes publikoko xedea da hori, eta honako hauek ditu oinarri juridikoak, besteak beste: Zientziari, Teknologiari eta Berrikuntzari buruzko 2011ko ekainaren 1eko 14/2011 Legea eta Unibertsitate Sistemari buruzko 2023ko martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoa.
Datu horien tratamenduaren arduraduna Nafarroako Unibertsitate Publikoa da. Interesdunek zilegi izanen dute beren datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta haiei buruzko informazioa izateko eskubidea erabiltzea, baita dagozkien beste eskubide batzuk erabiltzea ere, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Datuak Babesteko delegatuaren aurrean (delegado.protecciondatos@unavarra.es).
10.–Argitaratzea eta zabaltzea.
Deialdi hau arautzen duten oinarriak Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki ohol elektronikoan argitaratuko dira.
Halaber, oinarri horiek aplikatuz ematen diren gainerako egintzak Unibertsitatearen iragarki ohol elektronikoan argitaratuko dira, eta, horrez gain, ahalik eta zabalkunderik handiena emanen zaie Ekonomia Sozialari eta Kooperatibismoari buruzko Katedraren webgunearen bidez: https://www.unavarra.es/catedra-economia-cooperativismo/?languageId=100001.
11.–Errekurtsoak.
Deialdi honen eta haren oinarrien aurka, interesdunek zilegi dute aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzea, hilabeteko epean, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreari zuzendua, edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa maila bereko Nafarroako epaitegietan, bi hilabeteko epean, biak ere Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.
Iragarkiaren kodea: F2418033