1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
251/2024 EBAZPENA, azaroaren 18koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez gastuaren baimena kentzen baita NL-NEZek eman eta kudeatzen dituen prestakuntza ekintzetan parte hartzen duten langabeentzako bekak eta laguntzak 2024an finantzatzeko dagokion partidan.
Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen 2024ko otsailaren 5eko 9/2024 Ebazpenaren bidez, 200.000 euroko gastua baimendu zen, 2024rako luzatu den 2023ko Gastuen Aurrekontuko "Prestakuntza ekintzetarako bekak. Enpleguko konferentzia sektoriala " izeneko 950002 96200 4809 242102 partidaren kargura. Helburua zen 2024an finantzatzea NL-NEZek eman eta kudeatzen dituen prestakuntza ekintzetan parte hartzen duten langabeentzako bekak eta laguntzak.
Urtean zehar kudeatutako beken eta laguntzen kopurua ikusita, eta 2024ko abendura arte aurreikusitako gastuaren zenbatespena kontuan hartuta, Zerbitzuak bidezkotzat jotzen du partidari 100.000 euroko baimena kentzea.
Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen otsailaren 7ko 13/2024 Foru Dekretuaren 14. artikuluaren bidez emandako ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Gasturako baimena kentzea partida honetan, zenbateko honekin:
–100.000 euro, 2024ko Gastuen Aurrekontuko "Prestakuntza ekintzetarako bekak. Enpleguko konferentzia sektoriala" izeneko 950002 96200 4809 242102 partidaren kargura, NL-NEZek eman eta kudeatzen dituen prestakuntza ekintzetan parte hartzen duten langabeentzako beken eta laguntzen finantzaketan, zeinak NL-NEZek antolatuta baitaude eta, araututa, berriz, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen 2024ko otsailaren 5eko 9/2024 Ebazpenaren bidez.
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta zilegi da haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 122.1 artikuluari eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.3 artikuluari jarraikiz.
Iruñean, 2024ko azaroaren 18an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.
Iragarkiaren kodea: F2416761