258. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

378E/2024 FORU AGINDUA, azaroaren 18koa, Osasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Osasuneko kontseilariaren maiatzaren 25eko 186E/2022 Foru Agindua, Nafarroako Foru Komunitateko Bioetika Batzordeko kideak izendatzen dituena.

2022ko 9. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 14an, argitara eman zen abenduaren 22ko 118/2021 Foru Dekretua, zeinaren bidez sortzen eta arautzen baita Nafarroako Foru Komunitateko Bioetika Batzordea.

Batzorde horrek, aipatutako foru dekretuaren 5. artikuluak xedatzen duenaren arabera, diziplina anitzeko osaera izanen du eta esparru zientifikoko edo juridikoko bioetika gaietan kualifikazio egiaztatua eta frogatutako gaitasuna duten profesionalek osatuko dute: kideetako bost bioetika arloan prestakuntza eta esperientzia egiaztatua duten medikuntzako, erizaintzako, psikologiako, gizarte langileen, farmazialarien eta osasun zientzietako beste profesional batzuen artetik aukeratuko dira; hiru kidek osasun arloarekin lotutako prestakuntza juridikoa izanen dute; kide batek entzute egiaztatua duen aditua izan beharko du humanitate eta gizarte zientzien arloan; kideetako batek aditua izan beharko du arlo komunitarioko esku-hartze eta osasun publikoan; kideetako batek osasun esparru publikoko zerbitzuetakoa izan beharko du, bere eginkizunetako bat herritarren eskubide eta betebeharrak zaintzea duena; kideetako bat Nafarroako Foru Komunitateko Ikerketa Klinikoaren Batzorde Etikoko kideetako bat izan beharko da; beste kide bat Nafarroako Gizarte Arretarako Etika Batzordeko kideetako bat izanen da; eta, azkenik, asistentziaren etikako batzordeetako kide egiaztatu bana ere izanen da, batzorde horietako bakoitzeko buruak proposatuta eta batzordekideen artean izendatuta.

2022ko 115. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 10ekoan, argitara eman zen Osasuneko kontseilariaren maiatzaren 25eko 186E/2022 Foru Agindua, Nafarroako Foru Komunitateko Bioetika Batzordeko kideak izendatzen dituena.

Marta Calatayud Casas andrea batzordeko kide izendatu zen, San Juan de Dios ospitaleko asistentziaren etikako batzordeko ordezkari gisa. 2024ko irailaren 1ean, formalki uko egin zion Nafarroako Foru Komunitateko Bioetika Batzordeko kide izateari.

Nafarroako Foru Komunitateko Bioetika Batzordeak 2024ko urriaren 16an egindako osoko bilkuran, aho batez erabaki zuen, Marta Calatayud Casas andreak utzitako tokia betetzeko, batzordeko kide Juan Pedro Arbizu López jaunaren eskaera onartzea, San Juan de Dios ospitaleko asistentziaren etikako batzordearen ordezkari gisa, bera baita batzorde horretako burua. Juan Pedro Arbizu López jauna psikologiako langileen artetik aukeratu zutenez Bioetika Batzordeko kide izateko, talde horretako kide baten postua hutsik gelditu da batzordean.

Horiek horrela, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluan arabera eta Nafarroako Foru Komunitateko Bioetika Batzordea sortzen eta arautzen duen abenduaren 22ko 118/2021 Foru Dekretuaren 5. artikuluan xedatuaren arabera,

AGINTZEN DUT:

1. Kargutik kentzea Marta Calatayud Casas andrea, Nafarroako Foru Komunitateko Bioetika Batzordeko kidea.

2. Nafarroako Foru Komunitateko Bioetika Batzordeko kide Juan Pedro Arbizu López jaunaren izendapena aldatzea: psikologiako langileen ordezkari izatetik San Juan de Dios ospitaleko asistentziaren etika batzordeko ordezkari izatera pasatuko da.

3. Foru agindu hau jakinaraztea Marta Calatayud Casas andreari eta Juan Pedro Arbizu López jaunari, igortzea Nafarroako Foru Komunitateko Bioetika Batzordeari eta Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2024ko azaroaren 18an.–Osasuneko kontseilaria, Fernando Domínguez Cunchillos.

Iragarkiaren kodea: F2417165