258. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

96E/2024 FORU AGINDUA, azaroaren 14koa, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak emana, toki erakundeei "turismo informazioko bulegoak eta guneak eraldatzeko" dirulaguntzak emateko deialdian baimendutako gastuaren urteko egozpena aldatzen duena. Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana-Europar Batasunaren Next Generation EB funtsak finantzatua. DDBN identifikazioa: 759875.

Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariaren maiatzaren 3ko 54E/2024 Foru Aginduaren bidez, toki erakundeei "turismo informazioko bulegoak eta guneak eraldatzeko" dirulaguntzak emateko deialdia eta oinarri arautzaileak onetsi ziren. Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana-Europar Batasunaren Next Generation EB funtsak finantzatua.

Deialdiaren 2. oinarriaren arabera, 365.000 euroko gastua baimendu zen guztira, deialdiaren ondoriozko konpromisoei aurre egiteko, honako finantzaketa honekin:

AURREKONTU-PARTIDA

2024KO
EKITALDIA

2025EKO
EKITALDIA

ZENBATEKOA,
GUZTIRA

A30001 A3100 7609 432103 (PEP: E22/000502-06) SEM Toki erakundeentzako dirulaguntzak

200.000,00

165.000,00

365.000,00

Deialdiko zazpigarren oinarriaren arabera, eskaerak aurkezteko epea deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean hasi zen (2024ko 111. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 30ekoa), eta 2024ko azaroaren 15ean amaituko da.

Turismoaren Antolamendu, Kudeaketa eta Kalitateko Zerbitzuaren txostenak dio ezen, orain arte, hasierako aurreikuspenak baino askoz eskaera gutxiago aurkeztu direla.

Deialdi honetan hartutako konpromiso ekonomikoak, 2024ko gastuen aurrekontuaren kargura, 81.477,85 euro dira.

Baimenduta egon arren konpromisorik ez duen gastua gehiegizkoa da aurkeztutako eta aurreikusitako eskaera kopuru eskasaren ondoriozko konpromisoei erantzuteko; beraz, ahalik eta lasterren askatu behar da kreditu erabilgarria, deialdi horretako konpromisoei erantzun ondoren, kreditua beharrezkoa baita Helmugetako Jasangarritasun Planaren (HKE Nafarroako landa eremua) beste premia batzuei erantzuteko; horregatik, egokia da 2025era aldatzea.

Hori dela eta, murriztu egin da Nafarroako 2024ko Aurrekontu Orokorretan baimendutako gastua, toki erakundeei "turismo informazioko bulegoak eta guneak eraldatzeko" dirulaguntzak emateko deialdian. Hona hemen xehetasunak:

AURREKONTU-PARTIDA

KREDITU-ERRESERBAREN MURRIZKETA

KREDITU-ERRESERBA
BARRATZEAREN
KONTABILITATE-AGIRIA

BAIMENDUTAKO
GASTUAREN
MURRIZKETA

BAIMENDUTAKO
GASTUA BARRATZEAREN KONTABILITATE-AGIRIA

A30001 A3100 7609 432103 (PEP: E22/000502-06) SEM Toki erakundeentzako dirulaguntzak

118.522,15

CONTA 0400001459

118.522,15

CONTA 0400001397

Etorkizunean beste gastu-konpromisoren bat hartuz gero, Nafarroako 2025eko Aurrekontu Orokorren kontura ordainduko litzateke, eta erabili gabeko gainerako kreditua erabiliko litzateke "Nafarroako landa eremua. Helmugen arteko Kohesio Ekintzak" izeneko Helmugetako Jasangarritasun Planaren beste premia batzuei erantzuteko.

Adierazitakoarekin bat, eta martxoaren 11ko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Toki erakundeei "turismo informazioko bulegoak eta guneak eraldatzeko" dirulaguntzak emateko deialdian baimendutako gastuaren urteko egozpena (deialdiaren 2. oinarrian ezarritakoa) aldatzea, xehetasun hauekin:

AURREKONTU-PARTIDA

2024KO
EKITALDIA

2025EKO
EKITALDIA

ZENBATEKOA,
GUZTIRA

A30001 A3100 7609 432103 (PEP: E22/000502-06) SEM Toki erakundeentzako dirulaguntzak

81.477,85

283.522,15

365.000,00

2. Handitzea Nafarroako 2025eko Aurrekontu Orokorretan baimendutako kreditua, toki erakundeei "turismo informazioko guneak eta bulegoak eraldatzeko" dirulaguntzak emateko deialdian. Hona hemen xehetasunak:

AURREKONTU-PARTIDA

KREDITU-ERRESERBAREN GEHIKUNTZA

KREDITU-ERRESERBAREN
KONTABILITATE-AGIRIA

BAIMENDUTAKO
GASTUAREN
GEHIKUNTZA

BAIMENDUTAKO
GASTUAREN
KONTABILITATE-AGIRIA

A30001 A3100 7609 432103 (PEP: E22/000502-06) SEM Toki erakundeentzako dirulaguntzak

118.522,15

CONTA 0400000317

118.522,15

CONTA 0400000444

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, Dirulaguntzei buruzko 11/2005 Foru Legearen 5.a) artikulua betez, deialdi horren oinarri arautzaileen aldaketaren publizitate eta gardentasun egokia bermatzeko.

4. Foru agindu honen aurka zilegi da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126. artikuluan eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

Iruñean, 2024ko azaroaren 14an.–Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilaria, Rebeca Esnaola Bermejo.

Iragarkiaren kodea: F2416677