258. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

4457/2024 EBAZPENA, azaroaren 26koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren azaroaren 4ko 4175/2024 Ebazpenean atzemandako akatsa zuzentzen duena. Ebazpen horren bidez, deialdi bat onetsi zen liburutegiko arduradunen lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren azaroaren 4ko 4175/2024 Ebazpenaren bidez deialdi bat onetsi zen liburutegiko arduradunen lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko.

Deialdiko 3.1 oinarrian ezarritako baldintzetako batean akats bat dagoela oharturik, bidezkoa da hori zuzentzea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluari eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 125.2 artikuluari jarraikiz.

Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,

EBAZTEN DUT:

1. Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren azaroaren 4ko 4175/2024 Ebazpenaren 3.1.b) oinarrian atzemandako akatsa zuzentzea. Ebazpen horren bidez, deialdi bat onetsi zen liburutegiko arduradunen lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko. Honako hau da zuzenketa:

Honako hau dioen tokian: "b) D maila edo taldekoa izatea".

Honako hau behar du: "b) C maila edo taldekoa izatea".

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten, Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzuari, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzuari, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzuari, Herritarren Arretarako Atalari eta izendatutako epaimahaikideei.

Iruñean, 2024ko azaroaren 26an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

Iragarkiaren kodea: F2417271