258. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

4346/2024 EBAZPENA, azaroaren 20koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, 228/2024 prozedura laburtuan gauzatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko espediente administratiboa Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegira igortzen duena. Errekurtso hori Raúl Trincado Marín jaunak jarri zuen.

Raúl Trincado Marín jaunak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri du Administrazioarekiko Auzien Iruñeko 2. Epaitegian, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren apirilaren 24ko 137E/2024 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, metatu eta ezetsi egin ziren Raúl Trincado Marín jaunak jarritako gora jotzeko errekurtsoak, zeinak jarri baitzituen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko sistema informatikoetako erdi mailako teknikarien, lan-harremanetako diplomadunen, erdi mailako teknikarien, erdi mailako tituludunen (estatistikariak) eta erdi mailako teknikarien (estatistikariak) lanpostuak merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko sarrera-prozeduren deialdietako merezimenduak baloratzeko fasearen behin betiko emaitzen aurka. Prozedura horiek Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 14ko 2370/2022 Ebazpenaren bidez onetsi ziren, egonkortze-prozesuen esparruan.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. artikuluarekin bat, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegiak eskatu du administrazio espedientea igor diezaiotela eta epatzeko deiak egin daitezela, lege horren 49. artikuluan ezarri bezala.

Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,

EBAZTEN DUT:

1. Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegira igortzea 228/2024 prozedura laburtuan gauzatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko espediente administratiboa. Errekurtso hori Raúl Trincado Marín jaunak jarri zuen.

2. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, eta haiek epatzea autoetan demandatu gisa agertu ahal izateko, ebazpena argitaratu ondoko bederatzi eguneko epean, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegian.

3. Ebazpen hau Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegira eta Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzura igortzea, eta Raúl Trincado Marín jaunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2024ko azaroaren 20an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ordezko gisa, hura kanpoan baita, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuko zuzendaria, Raquel San Martín Ederra (32/2023 Foru Agindua, abenduaren 11koa).

Iragarkiaren kodea: F2417003