1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
524/2024 EBAZPENA, azaroaren 25ekoa, Justiziako zuzendari nagusiak emana, behin betiko ebazten duena Nafarroako Foru Komunitateko Fiskaltzaren koordinatzaile izateko eskakizun bereziko lanpostu bat betetzeko berariazko lehiaketa, Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko Kidegoko langileei zuzendua. Lehiaketa horren deialdia Justiziako zuzendari nagusiaren maiatzaren 27ko 234/2024 Ebazpenaren bidez onetsi zen.
Justiziako Ministerioaren martxoaren 1eko JUS/242/2018 Aginduaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Fiskaltzaren Bulegoko kidego orokorretako lanpostuen zerrenda onetsi zen. Agindu hori 2018ko 62. Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 12koan.
Justiziako zuzendari nagusiak maiatzaren 27an emandako 234/2024 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Fiskaltzaren koordinatzaile izateko eskakizun bereziko lanpostu bat berariazko lehiaketaren bidez betetzeko deialdia egin zen, Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko Kidegoko langileentzat.
Justiziako zuzendari nagusiaren azaroaren 4ko 480/2024 Ebazpenaren bidez, behin-behinekoz ebatzi zen Nafarroako Foru Komunitateko Fiskaltzaren koordinatzaile izateko deialdi hori, eta 10 egun balioduneko epea eman zen haren aurkako alegazioak aurkezteko.
Behin-behineko ebazpenean ezarritako epean inork ez du alegaziorik aurkeztu, eta egiaztatu da prozedura bete dela eta izangaien merezimenduak behar bezala baloratu direla. Horrenbestez, bat etorriz Justizia Administrazioaren zerbitzuko funtzionarioen sarrerari, haien lanpostuak betetzeko moduari eta haien lanbide igoerari buruzko Erregelamendua onetsi zuen abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuaren 51., 52. eta 53. artikuluetan ezarritakoarekin, eta erabiliz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak eta Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 254/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidaten ahalmenak,
EBAZTEN DUT:
1. Behin betiko ebaztea Nafarroako Foru Komunitateko Fiskaltzaren koordinatzaile izateko eskakizun bereziko lanpostu bat berariazko lehiaketa, Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko Kidegoko langileei zuzendua. Lehiaketa horren deialdia Justiziako zuzendari nagusiaren maiatzaren 27ko 234/2024 Ebazpenaren bidez onetsi zen.
2. Paola Marielly Rodríguez Suárez andrea Nafarroako Foru Komunitateko Fiskaltzaren koordinatzaile izendatzea, aurkeztu den izangai bakarra baita.
3. Esleitutako lanpostuaren jabetza hartzeko, Justizia Administrazioaren zerbitzuko funtzionarioen sarrerari, haien lanpostuak betetzeko moduari eta haien lanbide igoerari buruzko Erregelamendua onetsi zuen abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuaren 52. artikuluari jarraituko zaio.
4. Ebazpen hau argitaratzea Estatuko Aldizkari Ofizialean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Gobernuaren Interneteko atarian.
5. Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuko Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Iruñean, 2024ko azaroaren 25ean.–Justiziako zuzendari nagusia, Maite Arenaza Sarasola.
Iragarkiaren kodea: F2417669