1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
107/2024 FORU AGINDUA, azaroaren 26koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, zeinaren bidez izendatzen baitira Hezkuntza Departamentuko zuzendaritza nagusietako eta Idazkaritza Tekniko Nagusiko titularrak aldi baterako ordeztuko dutenak.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 16.2 artikuluak ezartzen du ezen departamentuko titularrak foru agindu bidez izendatuko dituela zuzendaritza nagusietako eta idazkaritza tekniko nagusiko titularren ordez aldi baterako arituko direnak, baita zuzenean horien menpe dauden beste administrazio organo batzuetako titularren ordez aldi baterako arituko direnak ere, kasuan kasuko kargua hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo gaixorik dagoenean, ezintasun pertsonalen bat duenean edo haren abstentzioa edo errekusazioa deklaratzen den kasuetan.
Agindu horren 6. apartatuaren arabera, ordezkoen izendapena baliozkoa izateko, ez da derrigorrezkoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, salbu eta baldintza hori ezarrita duten kasuetan.
Hezkuntzako kontseilariaren abenduaren 1eko 128/2023 Foru Aginduaren bidez, Hezkuntza Departamentuko zuzendaritza nagusietako eta Idazkaritza Tekniko Nagusiko titularren aldi baterako ordezkoak izendatu ziren.
Gero, urriaren 23ko 96/2024 Foru Dekretuaren bidez, aldatu ziren abuztuaren 30eko 67/2023 Foru Dekretua, Hezkuntza Departamentuaren oinarrizko egitura ezartzen duena, eta azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretua, Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duena.
Ondorioz, komeni da beste foru agindu bat onestea, aldi baterako ordezkapenak Hezkuntza Departamentuaren oinarrizko egitura eta egitura organiko berriekin bat etor daitezen.
Hortaz, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 16.2. artikuluarekin,
AGINTZEN DUT:
1. Kargua hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo gaixorik dagoenean edo ezintasun pertsonalen bat duenean, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaren ordez hauetako edozein arituko da aldi baterako:
a) Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzuko titularra.
b) Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuko titularra.
c) Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuko titularra.
d) Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuko titularra.
e) Haur Eskolen Zerbitzuko titularra.
f) Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuko titularra.
g) Lanbide Heziketaren Modernizaziorako eta Berrikuntzarako Zerbitzuko titularra.
h) Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako Zuzendaritza Nagusiko titularra.
i) Langileriaren eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiko titularra.
2. Kargua hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo gaixorik dagoenean edo ezintasun pertsonalen bat duenean, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusiaren ordez hauetako edozein arituko da aldi baterako:
a) Hezkuntzako Informazio Sistemen Zerbitzuko titularra.
b) Hezkuntzako Teknologien eta IKT Azpiegituren Zerbitzuko titularra.
c) Hezkuntza Zerbitzuen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuko titularra.
d) Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Zuzendaritza Nagusiko titularra.
e) Langileriaren eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiko titularra.
3. Kargua hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo gaixorik dagoenean edo ezintasun pertsonalen bat duenean, Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiaren ordez hauetako edozein arituko da aldi baterako:
a) Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko titularra.
b) Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko titularra.
c) Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzuko titularra.
d) Nominen eta Gizarte Aseguruen Zerbitzuko titularra.
e) Azterlan Ekonomikoen eta Ikastetxeen Finantzaketaren Zerbitzuko titularra.
f) Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuko titularra.
g) Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Zuzendaritza Nagusiko titularra.
h) Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako Zuzendaritza Nagusiko titularra.
4. Kargua hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo gaixorik dagoenean edo ezintasun pertsonalen bat duenean, idazkari tekniko nagusiaren ordez hauetako edozein arituko da aldi baterako:
a) Araubide Juridikoaren Ataleko titularra.
b) Kudeaketa Juridiko-administratiboaren Ataleko titularra.
c) Laguntza Tekniko-juridikoaren Ataleko titularra.
d) Aurrekontuen eta Kudeaketa Ekonomikoaren Ataleko titularra.
5. Indarrik gabe gelditzen da Hezkuntzako kontseilariaren abenduaren 1eko 128/2023 Foru Agindua, Hezkuntza Departamentuko Zuzendaritza Nagusietako eta Idazkaritza Tekniko Nagusiko titularren aldi baterako ordezkoak izendatu zituena.
6. Foru agindu hau igortzea Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta interesdun diren zuzendaritza nagusietako, zerbitzuetako eta ataletako titularrei, behar diren ondorioak izan ditzan.
7. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Iruñean, 2024ko azaroaren 26an.–Hezkuntzako kontseilaria, Carlos Gimeno Gurpegui.
Iragarkiaren kodea: F2417196