258. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

4411/2024 EBAZPENA, azaroaren 21ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen baitira, haur-hezitzaileen lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen baitzaie.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 27ko 2474/2022 Ebazpenaren bidez, zenbait sarrera-prozeduraren deialdiak onetsi ziren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko C mailako lanpostu batzuetan, II. eranskinean zerrendatzen direnetan, gehieneko plaza kopuru bat salbuespenez merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko, hori guztia enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan. Ebazpen hori 2022ko 196. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 3koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 9ko 110/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko urtarrilaren 23an.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 8ko 937/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko martxoaren 16an.

Merezimendu-lehiaketaren baremazioa bukatuta, kalifikazio epaimahaiak izendapen proposamenak aurkeztu zituen, puntuazio handienak izateagatik eta deialdian eskatutako betebeharrak betetzeagatik deialdiko lanpostuetan sartzen ahal ziren izangaiak adierazita. Gero, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 25eko 1197/2024 Ebazpenaren bidez eta irailaren 16ko 3395/2024 Ebazpenaren bidez izendapen proposamen horietan sartutako izangaien izendapena egin zen.

Horretarako zeukaten epearen barruan eskatuta, Elvira María Díaz de Cerio García andreari, María Teresa Huerto Calero andreari eta María Aránzazu Herruzo Benito andreari borondatezko eszedentzia eman zaie haur-hezitzaileen lanpostuan, lanpostuaz jabetu ziren egunetik aurrera, une horretan administrazio publiko honetako beste lanpostu batean zerbitzu ematen ari zirelako aldi baterako langile gisa edo langile finko gisa.

Bestalde, Patricia Miranda Ostiz andreak eta María Ángeles Olcoz Samitier andreak uko egin diote hautapen prozesu horri.

Hori guztia kontuan hartuta, beste izendapen proposamen osagarri bat egin zen, eta bertan María Pilar Zaro Carlos andrea, Jaione Alberro Berasain andrea eta Laura Campo Izu andrea sartu ziren, zerrendan haien ondo-ondotik agertzen ziren izangaiak zirelako.

Aditzera eman behar da ezen Jaione Alberro Berasain andreak, ezinbesteko arrazoi bat alegatuta, eskatu duela epearen zenbaketa eten dadila aipatutako egoera desagertu arte.

Gainerako izangaiek behar zen epean aurkeztu dutenez eskatutako dokumentazioa, eta eskatutako betebeharrak betetzen dituztela egiaztaturik, bidezkoa da haiek izendatzea edo kontratatzea eta lanpostu hutsak esleitzea.

Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,

EBAZTEN DUT:

1. María Pilar Zaro Carlos andrea eta Laura Campo Izu andrea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, haur-hezitzaileen lanpostuetan aritzeko.

2. Lanpostu hutsak esleitzea I. eranskinean xedatutakoarekin bat.

3. Izendatutako izangaiek 2024ko abenduaren 23an hartu beharko dute lanpostuaren jabetza, Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuan.

Lanpostuaren jabetza hartzen ez dutenek, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituzte.

4. Epearen zenbaketa etetea Jaione Alberro Berasain andrearentzat, egiaztatu duen ezinbesteko arrazoia desagertu arte.

5. Adieraztea Laura Campos Izu andreak euskarazko jakite-maila zehaztuta duten lanpostu elebidunak betetzeko prozesuetan besterik ezin izanen duela parte hartu, halaxe ezarrita baitago Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 33.2 artikuluan.

6. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzura, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzura eta Nominen eta Gizarte Aseguruen Zerbitzura, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura.

7. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, eta adieraztea argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, eta ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoarekin bat.

Iruñean, 2024ko azaroaren 21ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ordezko gisa, hura kanpoan baita, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuko zuzendaria, Raquel San Martín Ederra (32/2023 Foru Agindua, abenduaren 11koa).

I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO LANPOSTUAK

DEITURAK ETA IZENA

LANPOSTU ZK.

DEPARTAMENTUA

ATXIKIPEN
ESPARRUA

ARAUBIDE
JURIDIKOA

HERRIA

EREMUA

HIZKUNTZA

SEXU DELITUEN ZIURTAGIRIA

ZARO CARLOS, MARIA PILAR

0002981

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA

SANTA TERESA HE

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

EREMU MISTOA

X

CAMPO IZU, LAURA

0002906

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA

NUESTRA SEÑORA DE LOS ÁNGELES HE

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

EREMU MISTOA

E C1

X

Iragarkiaren kodea: F2417298