1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
640/2024 EBAZPENA, azaroaren 28koa, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez, alde batetik, Nafarroako toki erakundeetako kontu-hartzaile izateko gaikuntza ematen baitzaie behean zerrendatzen diren izangaiei, eta bestetik, funtzionario izendatzen baitira eginkizun publiko horietan aritu daitezen hurrenez hurren esleitzen zaizkien lanpostuetan.
Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak abenduaren 1ean emandako 680/2022 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako toki erakundeetako kontu-hartzaile izateko gaikuntza lortzeko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak emanda, eta lanpostu horietan sartzeko, bai txanda irekiko hautapen prozesuaren bidez, bai aldi baterako enplegua egonkortzeko hautapen prozesuaren bidez, biak ere oposizio-lehiaketa sistema erabiliz.
Lanpostu hutsak esleitzeko prozedura bukaturik, kalifikazio epaimahaiak onetsitako proposamenarekin bat etorriz, eta 8. oinarrian eskatutako baldintzak betetzen direla egiaztaturik, bidezkoa da gaikuntzak ematea eta, horrekin batera, deialdian eskatutako betebehar guztiak betetzeagatik gaikuntza eman zaien izangaiak funtzionario izendatzea.
Lanpostuen jabetza hartzea Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak horretarako emanen duen ebazpenean adierazten den egunean eginen da, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko gaikuntzadun funtzionarioentzat erreserbatutako lanpostuetan aldibaterakotasuna murrizteko presako neurriei buruzko maiatzaren 30eko 16/2022 Foru Legean ezarritako aurreikuspenekin.
Izendapenak eta lanpostuaz jabetzeak nominako eta plantillako funtzionario gaituen izaera emanen die izendatuei, Nafarroako toki erakundeen zerbitzuko funtzionarioen arloan indarrean dauden xedapenek ezartzen dituzten eskubide eta betebehar guztiekin.
Horregatik guztiagatik, eskuordetu dizkidaten ahalmenak erabiliz, zeinak eman baitzaizkit Lurralde Kohesiorako kontseilariaren uztailaren 1eko 35/2020 Foru Aginduaren bidez (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen bidez eskuordetutako zenbait eskumenen erabilera Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiaren esku uzten duena), eta, orobat, Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 249/2023 Foru Dekretuaren bidez aitortutako eskudantzien indarrez,
EBAZTEN DUT:
1. Behean zerrendatzen diren izangaiei Nafarroako toki erakundeetako kontu-hartzaile izateko gaikuntza ematea, eta, horrez gainera, funtzionario izendatzea eginkizun publiko horietan aritu daitezen hurrenez hurren esleitzen zaizkien lanpostuetan, ebazpen honen eranskinaren arabera.
2. Gaikuntza lortu duten izangaiek, kasuan kasuko toki erakundean zer lanpostutarako izendatu diren, horren jabetza hartu beharko dute Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak horretarako emanen duen ebazpenean adierazten den egunean, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko gaikuntzadun funtzionarioentzat erreserbatutako lanpostuetan aldibaterakotasuna murrizteko presako neurriei buruzko maiatzaren 30eko 16/2022 Foru Legean ezarritako aurreikuspenekin.
3. Izendapenak eta lanpostuaz jabetzeak nominako eta plantillako funtzionario gaituen izaera emanen die izendatuei, Nafarroako toki erakundeen zerbitzuko funtzionarioen arloan indarrean dauden xedapenek ezartzen dituzten eskubide eta betebehar guztiekin.
4. Ebazpen hau lanpostua esleitu zaien izangaiei eta esleitu diren lanpostu hutsak dituzten toki erakundeetako buruei jakinaraztea.
5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, kontuan hartuta argitalpenak jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, eta adieraztea ezen espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dutela haren aurka, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta biharamunetik aurrera, eta administrazio publikoek, berriz, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dutela Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera, deusetan galarazi gabe aurretiazko errekerimendua egitea Nafarroako Gobernuari zuzendua, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan zehaztutako moduan eta epean.
Iruñean, 2024ko azaroaren 28an.–Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusia, Jesús M.ª Rodríguez Gómez.
ERANSKINA.–DEIALDIA, NAFARROAKO TOKI ERAKUNDEETAKO KONTU-HARTZAILE LANPOSTUETAN ARITZEKO NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO ADMINISTRAZIOAK EMATEN DUEN GAIKUNTZA LORTZEKO ETA LANPOSTU HORIETAN SARTZEKO, BAI TXANDA IREKIKO HAUTAPEN PROZESUAREN BIDEZ, BAI ALDI BATERAKO ENPLEGUA EGONKORTZEKO HAUTAPEN PROZESUAREN BIDEZ, BIAK ERE OPOSIZIO-LEHIAKETA SISTEMA ERABILIZ, ZEINA TOKI ADMINISTRAZIOAREN ETA DESPOPULAZIOAREN ZUZENDARI NAGUSIAREN ABENDUAREN 1EKO 680/2022 EBAZPENAREN BIDEZ ONETSI BAITZEN, ETA 2022KO 262. NAFARROAKO ALDIZKARI OFIZIALEAN ARGITARATU, ABENDUAREN 30EKOAN
Txanda irekia.
GAIKUNTZA LORTU DUTEN ETA IZENDATU DIREN IZANGAIAK Izena | ESLEITUTAKO LANPOSTUAK Toki erakundea |
Albarracin Albiztur, Egoitz | Zizur Nagusia |
Laparra Navarro, Aitor | Cintruénigo |
Perez Remondegui, Jose Javier | Mendabia |
Arregui Oderiz, Iñigo | Faltzesko eta Miranda Argako Udalen administrazio zerbitzuen batasuna |
Oposizio-lehiaketa bidezko egonkortze prozesua.
GAIKUNTZA LORTU DUTEN ETA IZENDATU DIREN IZANGAIAK Izena | ESLEITUTAKO LANPOSTUAK Toki erakundea |
Laparra Navarro, Aitor | Corella |
Iragarkiaren kodea: F2417506