1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
3675E/2024 EBAZPENA, azaroaren 22koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearena, zeinaren bidez aldatzen baita Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko zerbitzuetako buruak hautatzeko kalifikazio-epaimahaien osaera. Burutza horiek I. eranskinean daude zerrendatuta.
Osasuneko kontseilariaren azaroaren 27ko 391E/2023 Foru Aginduaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko laguntza zerbitzu eta ataletako burutzak betetzeko prozedura arautu zen.
Araudi horren babesean, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen maiatzaren 13ko 1222E/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen, merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdiko I. eranskinean zerrendatutako osasun laguntzako zerbitzuburuen lanpostuak.
Sindicato Médico de Navarrak 2024ko ekainaren 12an jarritako gora jotzeko errekurtsoa oinarri hartuta, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko zerbitzuetako buruak hautatzeko kalifikazio-epaimahaien osaera aldatzen da. Burutza horiek ebazpen honetako I. eranskinean daude zerrendatuta.
Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko zerbitzuetako buruak hautatzeko kalifikazio-epaimahaien osaera aldatzea. Burutza horiek ebazpen honetako I. eranskinean daude zerrendatuta.
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, deialdiaren web-orrian argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) artikuluarekin, eta Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariaren abuztuaren 18ko 4/2023 Foru Aginduaren bidez eskuordetzan emandako eskumenak erabiliz.
Iruñean, 2024ko azaroaren 22an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Jesús Alfredo Martínez Larrea.
I. ERANSKINA.–NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOKO OSASUN LAGUNTZAKO ZERBITZUBURUEN LANPOSTUAK BETETZEKO DEIALDIKO KALIFIKAZIO-EPAIMAHAIEN OSAERA
LANPOSTUA | | EPAIMAHAIBURUA | EPAIMAHAIKIDEA (O-NOZeko Langileen Batzordeak izendatua) | IDAZKARIA |
KIRURGIA PLASTIKOA | Titularra | ARANTZA ARTECHE ANDRÉS NOUko Prozesu Kirurgikoen eta Kritikoen zuzendariorde asistentziala | JOSÉ REY VASALO NOUko Kirurgia Plastikoko AFEa | JOAN FONTDEVILA FONT Hospital Clinic (Bartzelona) |
Ordezkoa | ESTRELLA PETRINA JAUREGUI NOUko zuzendari kudeatzailea | JAVIER CASTRO GARCÍA NOUko Kirurgia Plastikoko AFEa | DANIEL CAMPORRO FERNÁNDEZ Hospital Universitario Central de Asturias |
TORAXEKO KIRURGIA | Titularra | MARTA MARTÍN VIZCAÍNO NOUko laguntza zuzendaria | ELENA RAMÍREZ GIL NOUko Toraxeko Kirurgiako AFEa | ÍÑÍGO ROYO CRESPO Hospital Miguel Servet (Zaragoza) |
Ordezkoa | ARANTZA ARTECHE ANDRÉS NOUko Prozesu Kirurgikoen eta Kritikoen zuzendariorde asistentziala | STEPHANY LAGUNA SANJUANELO NOUko Toraxeko Kirurgiako AFEa | JON ZABALETA JIMÉNEZ Donostiako Unibertsitate Ospitalea |
DERMATOLOGIA | Titularra | ESTRELLA PETRINA JAUREGUI NOUko zuzendari kudeatzailea | IRENE PALACIOS ÁLVAREZ NOUko Dermatologiako AFEa | RICARDO GONZÁLEZ PÉREZ Arabako Unibertsitate Ospitale Klinikoa |
Ordezkoa | MARTA MARTÍN VIZCAÍNO NOUko laguntza zuzendaria | MARTA FERNÁNDEZ GALAR NOUko Dermatologiako AFEa | MARIANO ARA MARTÍN Hospital Clínico Universitario Lozano Blesa (Zaragoza) |
MEDIKUNTZA NUKLEARRA | Titularra | ISABEL RODRIGO RINCÓN NOUko Prozesu Anbulatorioen eta Diagnostikoaren zuzendariorde asistentziala | M.ª JESÚS RIBELLES SEGURA NOUko Medikuntza Nuklearreko AFEa | ALEJANDRO ANDRÉS GRACIA Hospital Clínica Universitario Lozano Blesa (Zaragoza) |
Ordezkoa | MARTA MARTÍN VIZCAÍNO NOUko laguntza zuzendaria | ISABEL BLANCO SAIZ NOUko Medikuntza Nuklearreko BFEa | IRATXE FERNÁNDEZ TERCERO Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea |
NEFROLOGIA | Titularra | CARLOS IBERO ESPARZA NOUko Ospitalizazioko eta Urgentziazko Prozesuen zuzendariorde asistentziala | CAROLINA PURROY IRURZUN NOUko Nefrologiako AFEa | JOSÉ EMILIO SÁNCHEZ ÁLVAREZ Hospital Universitario Central de Asturias (Oviedo) |
Ordezkoa | ESTRELLA PETRINA JAUREGUI NOUko zuzendari kudeatzailea | ITZIAR CASTAÑO BILBAO NOUko Nefrologiako AFEa | ENRIQUE MORALES RUIZ Hospital Universitario 12 de octubre |
NEUROKIRURGIA | Titularra | ARANTZA ARTECHE ANDRÉS NOUko Prozesu Kirurgikoen eta Kritikoen zuzendariorde asistentziala | SAYOA ÁLVAREZ DE EULATE BERAMENDI NOUko Neurokirurgiako BFEa | ROBERTO GARCÍA LEAL Hospital Gregorio Marañón (Madril) |
Ordezkoa | MARTA MARTÍN VIZCAÍNO NOUko laguntza zuzendaria | CLARA PATERNAIN MARTÍN NOUko Neurokirurgiako AFEa | JESÚS LAFUENTE BARAZA Hospital del Mar |
ERRADIOFISIKA ETA BABES ERRADIOLOGIKOA | Titularra | ISABEL RODRIGO RINCÓN NOUko Prozesu Anbulatorioen eta Diagnostikoaren zuzendariorde asistentziala | SANTIAGO PELLEJERO PELLEJERO NOUko Erradiofisikaren eta Babes Erradiologikoaren Zerbitzuko AFEa | MIGUEL ANGEL PEINADO MONTES Hospital Universitario Central de Asturias (Oviedo) |
Ordezkoa | MARTA MARTÍN VIZCAÍNO NOUko laguntza zuzendaria | FERNANDO MAÑERU CÁMARA NOUko Erradiofisikaren eta Babes Erradiologikoaren Zerbitzuko AFEa | JULIO FRANCISCO ALMANSA LÓPEZ Hospital Universitario Virgen de las Nieves |
Iragarkiaren kodea: F2417077