253. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABLITAS

Aldaketa, alkateordeen izendapenean

Bete dadin Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 46.1 artikulua, zeinaren bidez arautzen baita alkateordeak izendatzea eta kargutik kentzea.

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Zuzenketa egitea Alkatetza honek 2023ko ekainaren 20an emandako 225. Ebazpenean. Haren bidez izendatu ziren Udal honetako alkateordeak.

Bigarrena.–Ramiro Arroyo Saballs zinegotzia Ablitasko Udaleko bigarren alkateorde izendatzea, eta Alberto Sada Gil zinegotzia hirugarren alkateorde, Iranzu Torres Aguirreren ordez.

Hirugarrena.–Osoko Bilkurari ebazpen honen berri ematea, egiten den lehen ohiko bilkuran.

Laugarrena.–Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Ablitasko Udalaren egoitza elektronikoan argitara dadila agintzea.

Ablitasen, 2024ko azaroaren 29an.–Alkatea, Carlos Bonel Soto.

Iragarkiaren kodea: L2417534