253. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

OBANOS

Deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatuaren bi lanpostu betetzeko Izendapenak

Obanosko Udaleko alkateak, 2024ko azaroaren 29an, 2024/-312 Ebazpena eman zuen. Hona hemen haren testu osoa:

Ikusirik zerbitzu anitzetako enplegatuaren bi lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko hautaprobak gainditu dutenek aurkeztu dituzten agiriak, zeinen bidez frogatu behar baitzituzten deialdian eskatutako gaitasunak eta gainerako baldintzak betetzen dituztela.

Bat etorriz ezarrita dagoenarekin apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1 h) artikuluan (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea); 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikuluan eta hurrengoetan (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua); apirilaren 18ko 781/1986 Legegintzako Errege Dekretuaren 136 artikuluan (legegintzako errege dekretu horren bidez onetsi zen toki-araubidearen arloan indarrean diren lege-xedapenen testu bategina), eta ekainaren 7ko 896/1991 Errege Dekretuaren 7. artikuluan (Toki Administrazioko funtzionarioak hautatzeko prozedurak bete beharreko oinarrizko arauak eta gutxieneko programak ezartzeko errege dekretua),

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Izendapena egitea hauen alde:

IZANGAIAREN IDENTITATEA

NANa

OMAR ANDOÑO EYARALAR

***0313**

IRAITZ FERNANDEZ LATASA

***1165**

Bigarrena.–Izendatutakoen ordainsariei dagokien zenbateko zehatza xedatzea.

Hirugarrena.–Izendatutako izangaiek 2024ko abenduaren 17an jabetu beharko dute lanpostuaz, goizeko 10:00etan, Obanosko Udalean, eta gehienez ere izendapena jakinarazten zaienetik hilabeteko epean.

Behar bezala justifikatzen diren ezinbertzeko arrazoiak salbu, lanpostuaz jabetzen ez badira, Obanosko Udalaren zerbitzuko funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituzte.

Laugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta interesdunei jakinaraztea; orobat, ohartaraztea ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman zuen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

Obanosen, 2024ko azaroaren 29an.–Alkatea, Aránzazu Hernández Lacalle.

Iragarkiaren kodea: L2417575