253. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ITURMENDI

Deialdia, administrari-ofizialaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, funtzionarioen araubidean. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda eta azterketa eguna finkatzea

Alkatetzaren 2024ko azaroaren 30eko 83 Ebazpenaren bidez, Iturmendiko alkateak honako hau erabaki du:

"2024ko 181. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 5ean, deialdi bat argitaratu zen, administrari-ofizialaren lanpostu bat betetzeko, oposizio-lehiaketa bidez, Iturmendiko Udalerako.

Eskabideak aurkezteko epea bukaturik, eta ez denez izangairik baztertu, deialdiaren 4.1 oinarriari jarraikiz, onesten da izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda, eta agintzen da argitara dadila Udalaren iragarki-taulan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udalaren web-orrian.

Izangai guztiek deialdian adierazitako euskara baldintza betetzen dute.

Horrenbertzez, erabiliz eman zaizkidan ahalmenak, hain zuzen ere apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.2.h) artikuluak ematen dizkidanak (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legeak),

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa.–Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea, Iturmendiko Udalerako administrari-ofizialaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiari dagokionez. Zerrenda ebazpen honen eranskinean jasotzen da.

Bigarrena.–Baremoa onestea deialdiaren 6.3. oinarrian ezarritako irizpideen arabera.

Hirugarrena.–Adieraztea 2024ko abenduaren 17an izanen dela deialdiaren 6.4 oinarrian jasotako proba. Iturmendiko Udalaren instalazioetan eginen da, 9:30ean.

Laugarrena.–Ebazpen hau kalifikazio epaimahaiko kideei igortzea, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Iturmendiko Udalaren web-orrian argitaratzea.

Aditzera ematen da, ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten da erabaki horren aurka errekurtso hauek jar daitezkeela:

1.–Aukerako berraztertzeko errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio ebazpena eman duen udal organoari berari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita, jarraikiz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluei (lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea).

2.–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean, arlo bereko epaitegiari edo salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 8.1 artikuluan agintzen duenaren arabera.

3.–Orobat, eta hautara, zuzenean gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Iturmendin, 2024ko azaroaren 30ean.–Alkatea, Kai Galartza Cervera.

I. ERANSKINA.–IZANGAI ONARTU ETA BAZTERTUEN BEHIN BETIKO ZERRENDA

Onartuak:

AGUIRRE ROBLES, NEKANE

ARRARAS ARANGOA, ANE

BERASTEGI UNTZILLA MIREN GURUZNE

DUFUR OTEGUI, IOSU

ECHARRI SOTO, AINHOA

GARCIA IBERO, BERTA

HUARTE MARTIJA, MARÍA ISABEL

LARREA BENGOETXEA, ITSASO

LOPEZ GOIKOETXEA, ESTIBALIZ

NARBONA BEITIA, IKER

ODRIOZOLA CACHAFEIRO, USOA

OTERMIN BERAZA, AINHOA

SAENZ SANCHEZ, ESTHER

SARRASIN URKIOLA, MIKEL

SENAR LAZKOZ, JOANA

SERVENT BELOQUI, ANE

ZUBIETA GAINZA, AITZIBER

Baztertuak: inor ez.

Iragarkiaren kodea: L2417701