253. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 16a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

GOBERNUAREN ORDEZKARITZA

JENDAURREKO INFORMAZIOA, Olkozko (Nafarroa) udal mugartean lehergaien kontsumorako biltegi bat instalatzeko baimen eskaeraren gainean

Lehergaien Erregelamendua onesten duen otsailaren 4ko 130/2017 Errege Dekretuaren 62.3 artikuluak xedatzen duena betez, eta bat etorrita Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83. artikuluak ezartzen duenarekin, jendaurreko aldi bat irekitzen da Lurpelan Tunnelling SA enpresak egindako eskaerari buruz, baimena eskatu baitu lehergaien kontsumorako biltegi bat instalatzeko. Biltegia Lehergaien Erregelamenduko 56. artikuluko 2.c) apartatuan jasotakoen erakoa da, eta osatua dago 5.000 kg lehergai (1.1-D mota) gordetzeko bolborategi batez eta 5.000 detonagailutarako (1.1-B mota) pistoitegi batez, horiek ez baitira bateragarriak batera biltegiratzeko, Lehergaien Erregelamenduko 22. jarraibide tekniko osagarriaren arabera.

Biltegia erabiliko da Artzareta, Murugain eta La Catedral tuneletako zulatze-lanetan laguntzeko, Kantauritik Mediterraneorako abiadura handiko korridorearen plataforman, Tafalla-Arrizabalaga tartean, eta Olkozko udal mugartean (Nafarroa) egonen da. Izan ere, horrelako instalazioek leherketa lanen plangintza eta antolaketa hobetzen dute eta, orobat, hornigaien logistika soildu eta errepideko zirkulazioa gutxiagotzen.

Eta hori guztia aditzera ematen da orok jakin dezan eta proiektua eta gainerako agiri teknikoak aztertu ahal izan daitezen Gobernuaren Nafarroako Ordezkaritzako Industria eta Energia Arloan (Merindadeen plaza z.g., 31071, Iruña, Nafarroa), aurretik hitzordua eskatuta, edo esteka honetan:

https://mpt.gob.es/eu/delegaciones_gobierno/delegaciones/navarra/proyectos-ci.html

Gainera, iragarki hau argitaratzen da Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 4. artikuluaren ondorioetarako, pertsona interesdun guztiek aztertu ahal izan ditzaten proiektuaren agiri guztiak eta, orobat, egoki iruditzen zaizkien alegazioak egin ahal izan ditzaten.

Interesdunek bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak aurkezten ahal dituzte, arlo honi zuzenduak, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita hogei hamar egun balioduneko epean, bai idatziz, euskarri fisiko batean, Gobernuaren Ordezkaritzaren Erregistro Orokorrean, bai Estatuko Administrazio Orokorraren Erregistro Elektronikoaren bidez (https://rec.redsara.es), bai Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan adierazten diren moduetan.

Ohartarazten da ezen pertsona juridikoak, nortasun juridikorik gabeko entitateak eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14. artikuluan identifikatutako bestelako subjektuak behartuak daudela baliabide elektronikoak erabiltzera administrazio publikoekin dituzten harremanetan, administrazio prozedura baten edozein tramite egin behar duten aldiro. Hortaz, subjektu horiek jendaurreko informazioaren tramite honen barruan egiten dituzten alegazio guztiak baliabide elektronikoen bidez behar bezala aurkeztu beharko dira nahitaez.

Iruñean, 2024ko abenduaren 4an.–Gobernuak Nafarroan duen Ordezkaritzako Industria eta Energia Arloko zuzendaria, Ignacio Irujo Sanz.

Iragarkiaren kodea: E2417665