253. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2025eko aurrekontua. Hasierako onespena

Noain aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Batzar Nagusiak, 2024ko azaroaren 28an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2025eko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek hura azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, jarraituz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. eta 235.2 artikuluetan xedatuari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Noainen, 2024ko azaroaren 29an.–Mankomunitateko burua, María Carmen Tirapu Erro.

Iragarkiaren kodea: L2417530