2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ITZAGAKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
2025eko aurrekontua. Hasierako onespena
Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatearen batzarrak, 2024ko azaroaren 28an egin bilkuran, honako hau erabaki zuen:
Hasiera batez onestea Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatearen 2025eko aurrekontu orokor eta bakarra.
Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, jarraikiz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 18. artikuluari (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).
Inork erreklamaziorik aurkezten badu, Batzarrak haiek ebazteko erabakia hartuko du, eta aurrekontua behin betiko onetsiko. Erreklamaziorik aurkeztu ezean, behin betiko onetsitzat joko da, arestian aipatutako jendaurreko epea iragan ondoan.
Urrotz-Hirian, 2024ko azaroaren 29an.–Mankomunitateko burua, María Idoya Asiáin Abínzano.
Iragarkiaren kodea: L2417528