2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
VILLAMAYOR DE MONJARDÍN
Bake epaile ordezkoaren kargua hutsik
Bete beharrez Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoa eta Bake Epaileen gaineko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamendua.
Deialdia iragartzen da udalerri honetako bake epailearen ordezkoaren kargu hutsa betetzeko. Eskabideak udal bulegoetan aurkeztuko dira, eta interesdunek hamabost egun balioduneko epea izanen dute horretarako, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
Villamayor de Monjardinen, 2024ko azaroaren 29an.–Alkate udalburua, Jaime del Villar Tolosa.
Iragarkiaren kodea: L2417570