253. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URROTZ-HIRIA

2025eko aurrekontua. Hasierako onespena

Urrotz-Hiriko Udalak, 2024ko azaroaren 26an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Udalaren 2025eko ekitaldirako aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.

2025eko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak jendaurrean egonen dira Udal Idazkaritzan hamabost eguneko epean, herritarrek eta interesdunek bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Epe hori iraganik inork halakorik aurkezten ez badu, aurrekontua behin betiko onetsiko da, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, diru-sarrerak eta gastuak kapituluka banaturik.

Urrotz-Hirian, 2024ko azaroaren 27an.–Lehendakaria, Silvia Teilleri Vicondoa.

Iragarkiaren kodea: L2417525