2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TEBAS-MURU ARTEDERRETA
Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik
Tebas-Muru Artederretako alkateak ebazpen bat eman zuen 2024ko azaroaren 25ean. Hona hemen haren testu osoa:
"Alkatetzaren 2024ko azaroaren 25eko Ebazpena, Yolanda Obanos Irure andrearena, Tebas-Muru Artederreta udalerriko alkatearena. Horren bidez, alkatetza eskuordetzen du, kanpoan egoteagatik.
Kontuan harturik azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44. eta 47. artikuluetan xedatutakoa (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua).
Aplikatzekoa den araudiak ematen dizkidan eskumenak erabiliz, ebazten dut:
Lehena.–Alkatetzaren eginkizunak Ana Irigoyen Ancil bigarren alkateordearen esku uztea, azaroaren 27tik abenduaren 4ra, biak barne.
Bigarrena.–Eskuordetze hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Hirugarrena.–Erabaki hau interesdunei jakinaraztea eta Udalbatzari honen berri ematea, egiten duen hurrengo ohiko osoko bilkuran".
Tebas-Muru Artederretan, 2024ko azaroaren 2an.–Alkatea, Yolanda Obanos Irure.
Iragarkiaren kodea: L2417145