2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SARTAGUDA
2025eko aurrekontua eta plantilla organikoa. Hasierako onespena
Sartagudako Udalak, 2024ko azaroaren 28an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2024ko ekitaldirako aurrekontu orokor eta bakarra, hura betearazteko oinarriak, eta udalaren plantilla organikoa.
Onetsitako aurrekontua eta plantilla Udal Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. eta 271. artikuluekin (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa).
Sartagudan, 2024ko azaroaren 29an.–Alkatea, José Ignacio Eguizábal Martínez.
Iragarkiaren kodea: L2417560