2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OBANOS
2025eko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Obanosko Udalak, 2024ko azaroaren 25ean egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2025. urterako plantilla organikoa.
Horrenbertzez, erabaki hau argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan, eta jendaurrean egonen da 15 egun baliodunean, aldizkari ofizialean argitaratzen denetik hasita, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Interesdun orok aztertzen ahalko du Udalaren bulegoetan, aipatutako epean, eta jartzen ahalko dira egokitzat jotzen diren alegazioak eta erreklamazioak.
Epe horretan haren aurkako erreklamaziorik jartzen ez bada, langileen plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da.
Obanosen, 2024ko azaroaren 28an.–Alkatea, Aránzazu Hernández Lacalle.
Iragarkiaren kodea: L2417358