1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
414E/2024 EBAZPENA, azaroaren 27koa, Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiak emana, aurrekontua handitzen duena, laugarrenez, deialdi honetan: "Mugikortasun elektrikoari lotutako pizgarrien programa (MOVES III programa), Europako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan". DDBN identifikazioa: 574654; 597225; 597302; 597306.
Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak uztailaren 6an emandako 51E/2021 Ebazpenaren bidez, dirulaguntza honetarako deialdia onetsi zen: "Mugikortasun elektrikoari lotutako pizgarrien programa (MOVES III programa), 2021". Bertan, 4.950.000 euroko gastua baimendu zen, 2021eko, 2022ko eta 2023ko gastu aurrekontuko "MRR MOVES III laguntzen deialdia" izeneko 820001 82500 7819 425208 partidaren kargura, deialdiaren ondoriozko konpromisoei aurre egiteko, horretarako baldintza izanik kreditu egokia eta nahikoa izatea 2021., 2022. eta 2023. urteetan.
Ondoren, zenbait ebazpenen bidez, aurrekontua handitzeko izapideak egin dira.
Energia Dibertsifikatu eta Aurrezteko Institutua (IDAE) MP enpresa-erakunde publikoko presidentearen 2024ko maiatzaren 25eko Ebazpenaren bidez, laugarrenez handitzen da mugikortasun elektrikoari lotutako pizgarrien programarako (MOVES III programa) aurrekontua, hots, apirilaren 13ko 266/2021 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen programarena. Ebazpen horretan, Nafarroako Foru Komunitateari esleitutako aurrekontuari 6.300.000,00 euro gehitzea onetsi zen.
Zeharkako kostuei esleitutako ehunekoa.
Aurrekontua handitzea onartu ondoren eta zeharkako kostuak eta zuzeneko inbertsioak kenduta, deialdi honen zuzkidura ekonomikoari gehitzen zaion zenbatekoa 6.000.000,00 eurokoa da. Zenbateko hori 1. eta 2. jardueren artean banatuko da, modu honetan:
| 2023 | 2024 | 2025 | GUZTIRA |
1. jarduera 820001 82500 7819 425208 MRR MOVES III laguntzen deialdia | | 6.000.000,00 | - | 6.000.000,00 |
2. jarduera 820001 82500 7819 425208 MRR MOVES III laguntzen deialdia | | - | - | - |
GUZTIRA | | 6.000.000,00 | - | 6.000.000,00 |
Adierazitakoarekin bat, eta erabiliz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan- eskudantziak,
EBAZTEN DUT:
1. Mugikortasun elektrikoari lotutako pizgarrien programaren (MOVES III programa) deialdiaren aurrekontuari 6.000.000,00 euro gehitzea eta gehikuntza baimentzea (820001 82500 7819 425208 partida).
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta zilegi da haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta hurrengo egunetik hilabeteko epean.
Iruñean, 2024ko azaroaren 27an.–Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusia, Garbiñe Basterra Oloriz.
Iragarkiaren kodea: F2417303