2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MURILLO EL FRUTO
2025eko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Murillo el Frutoko Udalak, 2024ko azaroaren 29an egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea erakunde honen 2025eko plantilla organikoa eta lanpostuen zerrenda, horiek nork betetzen dituen zehaztuta; hori guztia, bat etorriz xedaturik dagoenarekin abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19. eta 20. artikuluetan (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina) eta uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 233., 235. eta 236. artikuluetan (Nafarroako Toki Administraziori buruzko Foru Legea).
Plantilla organikoa Idazkaritzan eta iragarki-taulan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz xedaturik dagoenarekin uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. eta 271. artikuluetan (Nafarroako Toki Administraziori buruzko Foru Legea), loturik martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluarekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).
Erreklamaziorik aurkezten ez bada, plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da, behin iraganda aurreko paragrafoan aipatutako jendaurreko aldia.
Murillo el Fruton, 2024ko azaroaren 29an.–Alkatea, Diego Palacios Bescos.
Iragarkiaren kodea: L2417583