253. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL CUENDE

2025eko aurrekontua. Hasierako onespena

Murillo El Cuendeko Udalak, 2024ko azaroaren 26an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Udalaren 2025eko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.

Onetsitako aurrekontua ikusgai egonen da Idazkaritzan (Arradan) hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, espedientea azter dezaten bizilagunek nahiz interesdunek, eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Arradan (Murillo el Cuende), 2024ko azaroaren 28an.–Alkatea, Itziar Malón Caspe.

Iragarkiaren kodea: L2417360