253. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LUKIN

2025eko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Lukingo Udalak, 2024ko azaroaren 27an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2025eko plantilla organikoa.

Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, espedientea azter dezaten bizilagunek nahiz interesdunek, eta aurkez ditzaten egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak. Hori dena, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan 235. artikuluari buruz xedatuta dagoenarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Lukinen, 2024ko azaroaren 28an.–Alkatea, Javier Martínez Giralda.

Iragarkiaren kodea: L2417646