2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LIZOAINIBAR-ARRIASGOITI
2025eko aurrekontua. Hasierako onespena
Lizoainibar-Arriasgoitiko Udalak, 2024ko azaroaren 27an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Udalaren 2025eko ekitaldirako aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.
2025eko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak jendaurrean egonen dira Udal Idazkaritzan hamabortz eguneko epean, herritarrek eta interesdunek bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.
Epe hori iraganik inork halakorik aurkezten ez badu, aurrekontua behin betiko onetsiko da, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, diru-sarrerak eta gastuak kapituluka banaturik.
Lizoainen, 2024ko azaroaren 28an.–Alkate udalburua, Koldo Albira Sola.
Iragarkiaren kodea: L2417522