2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ELIZAGORRIA
2025eko aurrekontua. Hasierako onespena
Elizagorriko Udalak, 2025eko azaroaren 27an egindako ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea erakundearen 2025eko ekitaldirako aurrekontu orokorra eta hura betearazteko oinarriak, bai eta horiek jendaurrean jartzea ere, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan ezarri bezala (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).
Hasiera batez onetsitako aurrekontua Idazkaritzan eta iragarki-taulan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, espedientea azter dezaten bizilagunek eta interesdunek, eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea) eta martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluarekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).
Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da, iragan ondoan aurreko paragrafoan aipatutako jendaurreko aldia.
Elizagorrian, 2024ko azaroaren 27an.–Alkatea, Máximo López Caro.
Iragarkiaren kodea: L2417308