1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren uztailaren 29ko 2833/2024 Ebazpenaren aurka, zeinaren bidez funtzionario bat izendatzen baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko erizain lanpostuan aritzeko.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileren irailaren 8ko 1765E/2017 Ebazpenaren bidez onetsi zen deialdiaren barnean (deialdi hura zen, batetik, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko erizain izateko lanpostuak oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, eta, bestetik, hautaproben bidez izangaien zerrendak osatzeko, lanpostu horietan aritzeko bai aldi baterako kontratazio bidez bai aldi baterako barne igoeraren bidez), gora jotzeko errekurtso bana aurkeztu dute Lorena Domínguez Cabrejas andreak, María Rosa Beasain Aranda andreak, Marta Navarro Cillero andreak eta Leticia Villanueva Alegría andreak, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren uztailaren 29ko 2833/2024 Ebazpenaren aurka, zeinaren bidez Cintia Pueyo Borobia andrea funtzionario izendatzen baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko erizain lanpostuan aritzeko, eta lanpostua esleitzen baitzaio (2024ko 198. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 30ekoa).
Bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluekin, horren berri ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean alegazioak aurkeztu ahal ditzaten Erregistro Orokorrean (Orreaga etorbidea 11, Iruña) edo aipatutako legearen 16. artikuluan adierazitako bideetako bat erabiliz.
Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. atalean ezarritakoa aplikatuz, jarritako errekurtsoaren kopia eskuratu nahi duten interesdunek hura bidaltzeko eskatzen ahalko dute Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/ficha/1718/Registro-General-Electronico). Horretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea kopia hori.
Iruñean, 2024ko azaroaren 13an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.
Iragarkiaren kodea: F2416680