253. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARINOAIN

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Honen bidez, jakinarazten da Eva Martínez Catalánek, Garinoaingo Udaleko alkateak, 2024ko azaroaren 29ko 2024-136 Ebazpena eman zuela, zeinaren bidez Alkatetzaren berezko eginkizunak utzi baitzituen Garinoaingo Udaleko alkateorde den Asier Ormazabal Ezcurraren esku, udalerritik kanpo egotegatik, 2024ko azaroaren 30etik abenduaren 4ra arte, biak barne.

Argitara ematen da, bete beharrez Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47.2 artikuluan xedatua; nolanahi ere, aipatu ebazpena ematen den egunetik aurrera izanen da indarrean.

Garinoainen, 2024ko azaroaren 29an.–Alkatea, Eva Martínez Catalán.

Iragarkiaren kodea: L2417589