2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ETAIU
2025eko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Etaiuko Udalak, 2024ko azaroaren 29an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2025eko plantilla organikoa.
Onetsitako plantilla Idazkaritzan eta iragarki-taulan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, espedientea azter dezaten bizilagunek nahiz interesdunek, eta aurkez ditzaten egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. eta 271. artikuluekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea), martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari dagokienez (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).
Erreklamaziorik aurkezten ez bada, plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da, behin iraganda aurreko paragrafoan aipatutako jendaurreko aldia.
Etaiun, 2024ko azaroaren 29an.–Alkate udalburua, María Begoña Fernández Salinas.
Iragarkiaren kodea: L2417591