2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ERGOIENA
2025eko aurrekontua
Ergoienako Udalak, 2024ko azaroaren 28an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2025eko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.
Espedientea jendaurrean egonen da 15 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, herritarrek edo interesdunek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten. Jendaurreko aldian alegaziorik ez izatekotan, behin betiko onetsitzat joko genuke eta argitara emango da.
Ergoienan, 2024ko azaroaren 29an.–Alkatea, M.ª Soledad Mozo Galarza.
Iragarkiaren kodea: L2417579